martes, 20 de diciembre de 2011

Kirol gehiago, mesedez


Artikulu honetan, Hezkuntza Fisikoak azken urte hauetan pairatu duen orduen galera azaltzen da. Horrek kexa asko sortu ditu bereziki irakasgai hau ematen duten irakasleen artean.
Hezitzaileek argi eta garbi diote astean hezkuntza fisikoko ordu bat gehiago izatea ezinbestekoa dela. Lehenbizi, kirola egiteko xarma haurretan piztea eta, ondorioz, umeen gizentasun tasa gutxitzeko. Izan ere, hezkuntza fisikoa haurren loditasuna murrizten eta aurreikusten laguntzen du.
Murrizketa honen zergatia beste ikasgai batzuetako klase orduak luzatzea edo indartzea da. Hezkuntza Fisikoko irakasleek 2007-ko Hezkuntza legeari esker galdu zuten ordua aldarrikatzen dute. Aldaketa hau lehen-bailen egitea esaten dute, haurren gizentasuna eskola adinean dauden 5 neska-mutiletik bateri eragiten baitio.
Irakasle ikuspuntutik begiratuta, gaizki deritzogu hezkuntza fiskoaren orduaren galera. Umeek, 6 urtetik aurrera, beraien gaitasun fisikoak garatzea eta osasunerako ona den kirola egitea behar dute. Horregatik, hezkuntza Fisikoak curriculumean ordu bat gehiago izatea garrantzitsua da. Gainera, orokorrean umeak gustuago dute kirola egitea matematikako edo gaztelaniazko klasea izan baino.

jueves, 8 de diciembre de 2011

euskaraz ingelesez baino jarduera gutxiago izan da uda ikastaroetan

artikulu honek euskarak zein indar gutxi duen adierazten digu modu zehatz batean. Izan ere, EHUren Uda ikastaroetan lau jarduera baino ez dira euskaraz izan; ingelesez ordea, bost. Gainontzekoak gazteleraz, noski. Hau kontuan hartuta, lotsagarria da euskara noraino iritsi den. Gazteleraz euskaraz baino gehiago emango zirela nahiko argia da, horrek ez nau harritzen, baina ingelesak ere euskara gainditzea marka da gero! Horrela ez goaz inora; euskara ez dugu aurrera eramango.
Dena den, EHUren Uda ikastaroen antolatzailea, artikuluak dioenez, ez da EHU bera, baizik eta fundazio bat. Eta De la Cuestak dioen bezala, ez dut uste euskarazko eskaintza gaztelaniaren pareko izatera iritsi ahal den, baina ingelesarena euskararena baino handiagoa izateak lekuz kanpo utzi nau.

miércoles, 7 de diciembre de 2011

Role- Playing



Mikel lehen hezkuntzako 1º mailan dagoen ikaslea da. 6 urte ditu eta egunero bezala klase ordu guztiak bere lagun minarekin hitz egiten ematen ditu. Bat klaseko punta baten eta beste beste puntan kokatu arren hitz egiten jarraitzen dute, klaseak eteten, ikaskideak molestatzen, etab. Jadanik egoera jasanezina da eta bere gurasoekin hitz egitea erabaki dugu arazo hau konpontzeko.

  

Ebaluazioa: 

Elkarrizketa grabatu ahal izateko gidoi bat prestatu genuen eta gurasoei pasatu genien. Hala ere, grabatzerako orduan gidoia ez zen guztiz jarraitua izan, hura erreferentetzat hartuta inprobisazioak  ere izan ziren, elkarrizketa naturalago bat sortuz. Aktoreek jarrera naturalak izan zituzten, barreak alde batera utziz eta paperean zentratuz, arazoa ahalik eta azkarren konpontzeko, umeari ahalik eta kalte gutxien eginez. Ikaslearen egoera akademikoari hurbiltzeko ebaluazioaren amaierako emaitzen berri ematea ahaztu zitzaigun, elkarrizketak beharrezkoa duen marko hori ez sortuz. Egia da, errealitatean emango diren elkarrizketen iraupena ez duela, eta hori, aurretik aipatutako ebaluazio gabezi horren ondorioa izan daiteke; baina bi aldeek adostasunera heltzeko duten erreztasuna arazoa konpontzeko duten gogoaren berri ematen digu. Elkarrizketa honetan arazoa konpondu ez arren, horretarako beharrezkoak diren gaiak jorratu dira; horrez gain, hori bermatzeko jarraipen plan bat abian jarri dute gurasoek eta irakasleak. Azkenik, umearen bilakaera akademikoa zein pertsonala baloratzeko, gurasoekin beste bilera bat antolatu da aldez aurretik.








Errubrika


Bikaina.
Oso ona.
Ondo
Nahikoa.
Berriro egin beharrekoa.
Elkarrizketa egiteko prestakuntza.
Tutore zein gurasoen papera guztiz finkatuta dago.Hauek argumentuak defendatzeko gaitasun handia dute.  Ezin hobeto prestatutako galdera eta erantzunak  gorputza ematen diote elkarrizketari ondorio batera heldu arte.
Galdera eta erantzunak oso ondo prestatuta daude ondorio justifikatu  batera heltzea lortuko dute.
Aurretik prestatutako elkarrizketa, lotura logikoa eta debatea sortzen duten galderak  dira. Ondorio batera heltzeko helburuarekin.
Ideiak eta erantzunak, lotura logikoak eratzen dituzte.
Elkarrizketa helburu batera heldu daiteke.
Prestakuntza eskasa, argudio eta galdera espontaneoak. Logika gutxiko elkarrizketa.
Ikasleari buruz irakasleek pentsatzen dutena. Alde positiboak zein negatiboak.
Irakasle guztiak ikaslea eskola esparruan azaltzen duen egoerari buruz egindako hausnarketa argi azaltzan ahalegindu dira. Elkarrizketaren beharra dagoela ulertzeko.



Umeak eskolan azaltzen duen jokaerari buruzko ebaluazioa ematen da elkarrizketaren hasieran, honek tutorearen argudioak aurrera eramaten lagunduko ditu.
Umearen jarraipenaren berri ematen da, gurasoek ondo ulertu dezaten seme-alaben egoera eskolan.
Umeak eskolan bizi duen egoera aipatu egiten da eta jarraian gertatutakoaren berri ematen da. Ondoren tutore eta gurasoen arteko elkarrizketa hasten da.
Arazoaren berri ematen da soilik, ez da umeak eskolan bizi duen jarraipenaren berri ematen.
Ondorioz tutoreak bere argudioak defendatzeko aukera gutxiago azaltzen ditu.
Gurasoen ikuspuntutik, nola bizi duten haien semeari gertatutakoa.
Tutoreak esandakoa arreta handiz entzuten dute ,eta berarekin arazoa aztertu eta konponbide bat bilatzen ahalegintzen dira.
Gurasoek tutorearen argudioen aurrean, beraien argudioak oso ondo defendatzen dituzte.
Argudio koherenteak ematen dituzte tutorearen azalpenen aurrean.
Tutoreak esandakoaren aurrean jarrera konformista azaltzen dute.
Tutorearekiko errespetu falta azaltzea.
Irakasleek uste eta leporatzen dutena.
Argudioak ezin hobeto erabili dituztenez, gurasoen arreta berenganatu egin dute hasieratik.
Irakasleek guztiz ezagutzen dute kasua eta arazoari aurre egiteko argumentu argiak erabili dituzte.
Irakasleek arazoari aurre egiteko zenbait argudio erabili dituzte.
Arazoari  konponbideak bilatzen hasteko argudio batzuk izan dira (hala ere inprobisatuak izan direla hauteman da).
Taldekideen lana ez da koordinatua izan, arazoaren berri eman ez genielako.
Bi ikuspuntuen arteko adostasun eta desakordioak.
Bi ikuspuntuak elkarlanean aritu dira elkarrizketan, jorratutako gai bakoitzean beraien ikuspuntua emanez. Azkenean,  bi ikuspuntuen arteko akordio bat sintetizatzea lortu da, eta arazoari  beharrezkoa zuen konponbidea eman zaio.
Irakasle eta gurasoak bere ikuspuntuak oso ondo kontrajarri dituzte eta azkenean ondorio batera iritsi dira.
Irakasleak bere argudioak plazaratu ditu eta gurasoak horiek ontzat eman dituzte.
Ados daude irakasleak esandakoarekin eta bere esku uzten dute egin beharrekoa.
Ez dira akordio batera heldu.


Gorputz adierazpena
Keinuak eta begiradak erabili dituzte, haien argudioak laguntzeko eta haien  sentimenduak  adierazteko.
Noizbehinka  keinuak eta begiradak erabiltzen  dituzte.
Elkarri begira hitz egiten dute.
Noizbehinka elkarri begiratzen diote.
Jarrera lotsatia. Badirudi bakarrizketan dabiltzala.
Muntaia
-Musikarekin.
-Izenburuak.
-Ahotsak argitasunez entzuten dira.
-Bideoaren kalitatea egokia.
-Kredituak.
-Izenburuak.
-Ahotsak argitasunez entzuten dira.
-Bideoaren kalitatea
-Izenburuak.
-Ahotsak argitasunez
-Ahotsak entzutea eta bideoko pertsonaiak bereiztea.
-Ahotsak ez ulertzea.
-Etenak egotea.

martes, 6 de diciembre de 2011

IKASLEAK BENETAN DIRA IKASLE?

Umearen heziketa prozesu jarraitu bat da. Horrek esan nahi du eguneroko eskola bukatzean bere heziketa ez dela gelditzen hurrengo eguneko klasera arte, baizik eta etxean jarraitzen du. Artikulu hau, beraz, oso baliagarria da gurasoen jarrera umearen maila akademiko zein pertsonalean nolako garrantzia duen ikusteko.
Umearen etxeko lanak direla eta, eztabaida handia sortu egin da: Batzuetan ez dira etxeko lan nahikoak bidaltzen; besteetan, ordea, gehiegi dira; umearentzat zailegiak izan daitezke; lanak askotan Internetetik zuzenean jaitsitakoak dira, hau da, kopia-pega bat etab.
Umea zailtasunak baditu etxerako lanak egitean, gurasoek normalean 3 jarrera desberdin hartzen dituzte: Inplikatzen dena, akademia edo irakasle pribatu batera jotzen duena edo ez duena ezer egiten.
Nire ustez, nahiz eta aita-amak umearen etxeko lanetan inplikatu, arriskutsua izan daiteke haurrarentzako. Izan ere, horrela neska-mutilek ez dute bere iniziatiba, zailtasunen aurkako jarrera, esfortzu gaitasuna garatzen. Erlaxatu egiten dira eta zailtasun bat izaten duten bakoitzean bere gurasoengana jo egingo dute. Jarrera hau behin eta berriro errepikatuko da eta, azkenean, umeak ez du ezer ikasiko.
Jarrera hau ekiditeko, gurasoek egin behar luketen gauza bakarra umeak motibatzea dela uste dut. Horrela, beraien kuriositatea handituko da eta beraien kabuz ikastera ikasiko dute. Rousseau filosofo frantzesak zioen bezala gizakia naturaz kuriosoa da. Kuriositate hori lantzea da gakoa.

domingo, 27 de noviembre de 2011

Klasean aurkeztutako arazoen inguruko hausnarketa

      Asteazkenean klasean aurkeztutako arazoak anitzak ziren, arrazakeria, bullying-a, etxeko tratu txarrak, dolua ..., baina denek gauza aman komun bat dute: Tutoreek, horiei aurre egiten jakin behar dute.
Lehenik eta behin gero eta zabalduago dagoen gaiarekin hasi ziren, arrazakeria. Honen inguruan informazio berririk ez genuen jaso, arazoaren benetako zergatian eta konponbideetan sakondu ez zutelako, ordea, bullying-aren inguruan egindako hausnarketak eta planteatutako kasua, pentsaraztea egin gintuela esango nuke. Fikziozko kasu baten bitartez, problematikaren berri eman ziguten eta horretareko konponbideen azalpena argia eta praktikan jartzeko moduko iruditu zitzaidan, hau da, eraginkorra zirudien. Etxeko tratu txarren inguruan ere eztabaidatu egin genuen eta gai honen aurkezpenean zenbait gabezi islatu zirela uste dut, bata, sinesgarritasun falta eta bestea, sakontasuna zen. Hala ere, tutorearen ikuspegitik planteatutako konponbideak oso interesgarriak izan ziren, honelako arazoei aurre egiteko tresnak eskasak baitira, baina urritasun hori desagerraraztea lortu zutela esango nuke. Ondoren, doluaren inguruan Olaiak, istorio hunkigarri bat kontatu zigun, baina arazo honi aurre egiteko baliabideak argi geratu ez zirela esango nuke, gai hau bere osotasunean ulertzerik ez nuelako izan. Eta azkenik, umeak etxean jasotako tratu txarren inguruan, informazioa jaso genuen eta horrez gain, aurkezleek haiek bizitako anekdota batzuen berri eman ziguten, problematika honen seriotasunaren jakitun egiteko.
Orokorrean, arazoen aurkezpenean, denek ondo aritu zirela esango nuke, baina  zintsotasunaren ikuspegitik, koponbide gutxi eta oso oinarrizkoak aurkeztu zirela esango nuke. Turore izango banintz, haiek emandako gomendioekin, aurre egitea zaila egingo litzaidake, talde bitan izan ezik, gainontzekoetan, problematikaren benetako zergatira heldu ez zirelako edota planteatutako konponbideak, zenbait kasutarako balio baino ez zutelako.

jueves, 24 de noviembre de 2011

KLASEAN HITZ EGINDAKO EGOEREN HAUSNARKETA

Atzoko hizketaldia oso interesgarria eta baliagarria izan zen.
Mundu honetan hainbat arazo daude eskolarekin lotuta eta horietako askori soluzioa aurkitzea oso zaila da. Atzo   hitz egindakoak gai hau jorratzen du eta egia esan, konponbidea ateratzen ez nekizkien gai batzuk azaldu ziren.
Arrazakeriarekin hasi ginen. Eskola askotan gertatzen den gaia dugu hau eta eurek esan bezala, beste ikasleei haren lekuan jarriz, zein egoeratan dagoen sinestarazi behar zaie. Horrela, euren jokabidea alda dezaten. Bullying-aren kasuan, ez litzaidake bururatuko arazoa konpontzeko galdeketa egiten hastea eta hortik ondorio batzuk ateratzea, ondoren arau batzuk jartzeko, nahiz eta hori oso logikoa izan. Bullying-a ere asko ematen da eta gainera, askotan, ez gara konturatzen bullying kasu batera heldu garela. Izan ere, psikologikoki egiten den bullying asko dago.  Beste hainbat kasu ere aipatu zituzten, hala nola, doluaren egoera, non denok pixka bat burumakur geratu ginen olaiak bizitako esperientziarekin, etxean tratu txarrak pasatako umearen egoera, interesgarria hori ere olatzek jarritako adibideekin ... baina etxean gurasoen arteko tratu txarrak ikusitako umearen egoera azpimarratu nahi dut, izan ere, nik neuk bizitako esperientzia bat da eta egia esan, oso identifikatuta sentitu nintzen. Ez zen oso une polita izan niretzat, oroitzapen txar asko ekarri baitzizkidan gogora. Egia da horrelako egoerak ez direla samurrak eta egoera horren ostean kontzentrazio maila asko jaisten da, ez baita une jakin batean gertatzen den gauza. Horrek luzaroan dirau. Gainera, umeak askotan ezkutatu egiten du egoera horretan bizi dela eta ez da erraza zer gertatzen zaion asmatzea.
Hau esanda, beraz, asko ikasi dut egoerei buruz eta irakasle izatean baliagarria izango dela iruditzen zait, izan ere, ziur aski horrelako kasuren bat izango dugu.

lunes, 21 de noviembre de 2011

Robert Rosenthal-en esperimentua

Benetan interesgarria da artikulu hau eta gainera, zer pentsatu eman dit, egia dela konturatzera heldu arte.
Txundigarria da gure gorputzak zenbat informazio transmititu dezakeen jakitea. Baina hau irakurrita, egia dela esango nuke. Izan ere, adibide bat jartzeagatik, guri eskolan irakasleak zeozer galdetzen digunean eta gure erantzunaz ziur ez gaudenean, bere aurpegian asko fijatzen gara ea ondo goazen edo ez jakiteko. Ulertu dudanez, Hans zaldiaren kasua oso antzekoa da. Bera kolpe bakoitzeko galdetzailearengan edo jendearengan fijatu eta helarazten dionaren arabera jakiten du zenbat kolpe eman behar dituen.
Aldi berean, irakasleek ikasle jakin batzuk begiko dituztela ere egia da. Askotan emaitza bikainak dituenari egiten dio kasu, nahiz eta horrek logika handirik ez izan. Izan ere, aurrera egin behar dutenak beste ikasleak dira. Horiek behar dute laguntza eta ez oso ongi dabiltzan ikasleek. Nire lehengo ikastetxean oso garbi ikusten zen irakasleren batean jarrera hori. Gure ikasgelan bagenuen oso emaitza onak ateratzen zituen neska bat. Irakasle batek, askotan, berari egiten zizkion galderak, klasea berari zuzendua zegoela zirudien, hari begira hitz eginez pasatzen baitzuen klase guztia ... Berarekin arduratzen zen beste guztiokin baino gehiago. Azken finean, horrela, pertsona horri lagundu baino, besteei gutxiesten zaie.
Azkenik, bada bukaerako esaldi bat asko gustatu zaidana eta esaldi honek horrela dio: Pertsona bat den bezala tratatuz gero, orain dena jarraituko du izaten; aldiz, izan litekeena bezala tratatzen badugu, izan daitekeena izango da. Esaldiarekin erabat ados nago, izan ere, pertsonei, direna baino zerbait gehiago direla erakutsi behar zaie eta horrela motibatu, horren arabera izango baita euren garapena.

jueves, 17 de noviembre de 2011

Elkarrizketak bateratuta mapa kontzeptual batean

Elkarrizketa bateratua

Lau ikasle eta lau irakasle desberdin, bakoitza adin ezberdinekoak, baina dudarik gabe bikainak irakasle bezala. Bakoitzaren elkarrizketa bukatu ondoren,  taldearen aurrean azaldu eta guztion erantzunak  amankomunean jartzen saiatu gara.  Batez ere, gelan proposatu ziren galderetan oinarritu gara, hala ere, elkarrizketetan landutako gai interesgarriei ere erreparatu diegu. Azkenik, bakoitzak  zer ikasi  duen atera du ondorio gisa.
Hasteko, irakasle izatearen alde onak ugariak dira. Baina arreta gehien deitu digutenak ikasleekin lan egitea, aurrera atera direla ikustea eta ilusioarekin egunero lan egitea dira. Hala ere, dena ez da dirudien bezain polita, izan ere,  klaseko giroa ez da izaten nahi bezain ona, eta horrek irakaslearen motibazio galera sor dezake, lanera joateko gogoa galduz, beste ondorio txarren artean. Horrez gain, irakasle ona izateko eta zailtasunei aurre egiteko gomendioak eman dizkigute, haien esperientzian oinarrituz. Lehenik eta behin, jakinduria arlo bat menperatzea baino garrantzitsuagoa pazientzia eta bokazioa izatea da, adinari dagozkion jarrerak ulertu ahal izateko. Bestalde, gizartean gertatzen ari diren etengabeko aldaketen ondorioz irakasleak aldaketekin batera bere burua berriztatu beharra du. Konturatu egin gara hezkuntza gizartearen isla dela eta bertan ematen diren arazo guztiak hezkuntzan ondorio negatiboak ematen dituela. Autoritatea eredurik garrantzitsuena  da, izan ere gurasoek irakasleriarenganako  adierazten duten konfiantza eta errespetu eza beraien seme-alabengan eragina du eta hori dela eta autoritateak  indarra galdu.
Taldearen ustez,  ariketa hau oso baliagarria izan da, irakasle lana nolakoa den kontzientzia hartzeko. Ondorio bezala zera atera dugu:  pertsona pertsona gisa garatu behar da eta ez entziklopedia bat balitz bezala. Izan ere, oinarria ez dago emaitzetan, baizik eta egindako lanean.

miércoles, 16 de noviembre de 2011

Irakasleria ezagutzeko ordua heldu da maisu onenetariko baten eskutik.

Pasatu dira hiru urte ikasle- irakasle moduan ezagutzen garenetik, baina gure harremana zilarraren garaian hasi zela esan daiteke. Cirilo, nire gurasoen laguna, irakasletzat izan nuen bi urtez  gaztelaniazko irakasle hau. Izan dudan irakaslerik onena izan zen, baina ez akademikoki errendimendua ateratzen zigulako, baizik eta kritikaren bidetik inguratzen gaituen munduaren errealitatea ezagutzera eraman ninduelako. Jakin- mina pizteko trebetasuna zuen tipoa zen, klaserik astunenak interesgarrienak bihurtuz, eta denok aho zabalik usten gintuztenak.
Berarekin ordu beteko elkarrikezta horretan irakaslearen begietatik ikustera eraman ninduen, niretzat pentsa ezinak ziren erantzunak ematen zizkidalako. Bere ikaslea nintzen garaiari buruz hitz egiteko astirik ez izatea pena eman zidan, denbora aldetik justu zebilen eta. Hala ere irakasle moduan lehengoko urteetan bizitako anekdotak kontatu zizkidan, batzuk beste batzuk baino barregarriagoak zirenak.
Cirilori egindako elkarrizketa horretatik ateratako ondorioak, irakasle moduan jarduten hasten naizen momentuan erabili beharreko gomendioak bezala hartu nituen:
  • Arazoen aurrean egin daitekeen gauzarik onena denbora pasatzen ustea da giroa lasaitu arte eta geroago jarrera lasai batetik arazoari konponbidea aurkitzen saiatu behar gara.
  • Haurrak azterketa bat gainditzeko prestatu beharrean, beraien kuriositatea pizten saiatu behar gara.
  • Gehien motibatuko nauena, ikasleengandik kalean jasotzen dugun agurra izango da, hori negatiboki markatu ez ditugula adierazikodigulako.
  •  Pazientzia handia izatea, jakinda, ikasleen jarrera bere adinaren berezko dela.
  •  Neskak zein mutilak berdin tratatzea, arrakasta akademikoaren gainetik dagoela, eta bien arteko elkar bizitza funtsezkoa dela bizitza praktikorako.

PARE BAT ORDU IRAKASLE ON BATEKIN

DBH-ko lehen 2 urteetan maisu eta tutore izan nuenari elkarrizketatu diot. Atzera begirada bat eman eta oraintxe konturatu naiz izan dudan irakasle onenetariko bat izan dela, onena ez esateagatik. Juan Luis Isasi du izena, 58 urtekoa eta 25 urte baino gehiago klaseak ematen ari dena."Juanlu", bere ezizena, euskara irakasgaia eman zigun niri eta nire gelakideei bi urtetan zehar.
Luze eta zabal hitz egin genuen, elkarrizketa 2 ordu eta laurdenekoa (gutxi gorabehera) izan baitzen. Hala ere, ez genuen bakarrik nire egitekoaz jardun, baizik eta bere ikaslea izan nintzen urteez eta gaur egungo bion bizitzari buruz hitz egin genuen. Honekin erakutsi zidan benetan irakasle eredugarria zela eta are pertsona onagoa. Denbora guzti horretan zehar, barreak ugariak izan ziren baita nostalgia ere pasatutako garaiak oroitzean: klaseko gertaera barregarriak, haserreak, egindako ibilaldi guztiak, une berezi eta gogoangarriak...
Gainera, esperientzia erabilgarria dela deritzot makina bat gauza ikasi bainituen. Berriz ere, Juanlu-k ikasteko asko eman zidan:
  • Bere ezaugarri nabarmenetako bat ikasleekiko gertutasuna da.
  • Nire irakasle lanerako eman zizkidan hainbat aholkuren artean, badago bat guztiz liluratu ninduena, honela esan zidan: "Ez da erraza, Asier, baina ahal duzun guztietan neska mutilen buruan kokatu."
  • Bere irakasle izateko motibazioa ere hunkitu ninduen: euskararen alde egiteko eta babesteko; euskara ez baita hizkuntza bat soilik, beste gauza asko transmititzen ditu.
  • Irakasle lanetik politena pertsonekin lan egitea dela.
  • Niretzako hezkuntzaren helburua dena esaldi batean laburbildu zidan: "Perfektua izatea, nota bikainak ateratzen dituztenak, ondo dago. Baina gustukoago ditut legalak eta zintzoak direnak."
  • Irakasle lana ondo betetzeko bakoitzak bere buruarekin gustura egotea garrantzitsuena da.

lunes, 14 de noviembre de 2011

Birginia irakasleari egindako elkarrizketa.

Elkarrizketa hau nik uste nuena baino gehiago aportatu dit, oso gustura egin nion elkarrizketa Birginiari oso atsegina izan nuen irakaslea izan zelako. Birginia 37 urte daramatza irakaskuntzan, esperientzia handia duen irakaslea da, eta gehien harritu nauena irakaskuntzagatik azaltzen duen bokazioa izan da.Lanera gogotsu joatea, umeekin lan egiteko beharrezkoa den indarra ematen dio. Umeekin lanean aritzea ez du erresa ez zaila denik esan baina bai ,umeekin lan egiteko gogoa izatea beharrezkoa dela . Azpimarratzekoa izan da bere lanari buruz hitz egiterakoan, ilusioz beterik egiten duela, datorren urtean erretiroa hartuko duen arren. Birginia nire matematikako irakaslea izan zen, ni txikitatik beldurra nien matematikei,oso txarto pasatzen nuen arbelera ariketak zuzentzera atera behar nuenean, baina Birjiniaren laguntzaz arbelara ateratzeko beldurra alde batera uzten lagundu zidan. Poz handia eman zidan birjina berriro ikusteak eta zenbait anekdota kontatzeak nire haurtzarora bueltatzera egin zuen. Birjinia oso pertsona eztia eta hurbila izan da beti bere ikasleekin eta hori izan da beste irakasleengandik bereizten duena.

Irakasle lanean kontuan hartu beharrekoak:
1.       Arazoak ez dira bertan behera utzi behar, eta aurre egiteko zailtasunak baditut kolektiboarekin kontuan hartu behar dut, arazoari beti konponbide bat emateko prest.
2.       Nire lan metodoa eta gelan azaltzen dudan jarrera, nire ikasgaian eta ikasleengan eragin zuzena izango du.Umeekin hurbiltasuna edukitzea ondorio positiboak izango ditu.
3.       Umeei errefortzu akademikoa emateaz aparte, etxeko giroa desegokia baldin bada, klase orduetatik kanpo laguntza eman beharra dago, haiengan motibazioa pizteko.
4.       Gizarte aldaketak direla eta, klaseak emateko metodoak, umeak motibatzeko teknikak etab aldaketekin batera aldatuz joan behar dira.
5.       Etorkizunari begira umeei bide asko zabaldu behar zaizkie, guztiok ez baitira ikasle onak izango, baina beste arlo batean oso onak izan daitezkeenez gustuko dutenaren arabera bide berriak zabaldu behar zaizkie. Ikasle ona ez izatea ez du frakasoa adierazten.
6.       Heziketa oneko pertsonak izan daitezen ,metodologian jarrerak oso garrantzitsuak dira.
7.       Ikaslea pertsona bat da gauza guzien gainetik, ez ditut emaitzak soilik kontuan hartu behar.



sábado, 12 de noviembre de 2011

Mapa Kontzeptuala

.

irakasle onenarekin elkarrizketa

Nik 3.mailan (Lehen Hezkuntzan) emandako irakasle bati egin diot elkarrizketa. Hasiera batean, uste nuen ordubete harekin hizketan egotea ezinezkoa izango zela, baina bai zera! 2 ordu terdi luze egon ginen hizketan kafetegi batean. Hala ere, oso interesgarria iruditu zitzaidan berak esan zuen guztia.
Irakasle honek Koro du izena eta 66 urte ditu. Duela bi urte jubilatu zen hainbat borroka eta sufrimendu ostean. Izan ere, ikastolen sortzaileetako bat izan zen eta bertako garai latzak kontatu zizkidan, beste gauza batzuez aparte, noski. Hainbat oroitzapen ere gogoratu genituen eta guk erabiltzen genituen hitzak baita ere (gehi ordez, eta, bi bider bi ordez, bi biko, berdin ordez, edo, estutxea ordez, xorroa ...). Izan ere, institutura pasa ginenean, gure lagunek barre egiten ziguten esaten genituen hitzengatik. Beraz, elkarrizketa eroso eta interesgarria izan zen. 
Gainera, nik uste dut asko zor zaiola horrelako irakasle bati, eman duen guztiagatik. Asko dago beragandik ikasteko. Orain egindako elkarrizketarekin hainbat gauza ikasi ditut, hala nola, borrokatu egin behar dela nahi duzun gauzagatik. Korok, euskara bultzatzearren, izugarrizko lana egin  zuen eta hark dioen bezala, denok ahal dugun guztia egin beharra daukagu, bestela jai dugu! Umeek bisualizatzen errazago ikasten dutela ere ikasi dut. Egia esan, hark kontatu zidan gauzak benetako neurrian ikusteak asko laguntzen duela, eta ez argazki batzuetan ikusteak. Izan ere, argazkian ikusitakoaz ez dira oroituko handik bi astetara,, baina errealitatean ikusi izanak oroitzapen batzuk utziko dizkie. 
Lan hau oso interesgarria eta atsegina iruditu zait, errepikatzeko modukoa. Oso gustura egon naiz berarekin eta gainera, irakasle hau izateaz harro nagoela erakutsi dit. 

miércoles, 2 de noviembre de 2011

Adimen emozionala eskoletan ezartzea.


Aste honetan jakitera ematen dizuedan albiztea azken hilabetean lantzen ibili gara adimen emozionalaren gaiari buruzkoa da, jadanik SEK institutuak eta Eduart Punset sortutako , ulermen publikorako erakundeak inteligentzia emozionala txertatu egin nahi dute eskoletan. Camilo Jose Cela unibertsitateak protagonista izango da proiektu honetan, batez ere irakasleen formakuntzara begira. SEK hezkuntza instituzionalak abian jarri nahi duen proiektu berriari , Collaborative for Academic, Social and Emotional Learning (CASEL) eta Linda Lantieri adimen emozionalari buruzko aditu naguzienak emango diote abala.Lantieri zenbait liburu argitaratu eta saldu egin ditu  Daniel Goleman psikologoarekin, adimen emozionalaren autore garrantzitsua.
Adimen emozionala eskoletan emateko irakasleen formakuntza arlo horretan garatua izatea beharrezkoa da, nahiz eta zientzia abstraktua izan ,adimen emozionala ezin daiteke forma espontaneo batean eman baizik eta planifikazio zientifikoa behar du. Adimen emozionala umeen gaitasun sozialak, garapen fasean akatsik egon ez daitezen, kontroltzen du eta hezkuntzan errendimendua hobetzen  du.
Programa emozionalak eta sozialak, eskolan lantzea interesgarria eta garrantzitsua izango litzateke,umearen garapen soziala, emozionala eta akademikoa hobetzen delako.
Umea garapen fasean dagoela, eskolan gainerako umeekin interakzioan dago, eta haiekin ezperientzi onak eta txarrak konpartituko ditu, ezperientziei aurre egiteko formakuntza eman behar diete etxetik zein eskolatik, eskolan sozializio prozezu naguziena ematen delako. Gainerako umeekin zenbaitetan desadoztasunak sortuko dira eta gatazka hauei aurre egiteko gaitasunik garatzen ez badu umea, autoestima falta, antsietatea, depresioak, ekintza agresiboak... garatu ditzake. Araso hauek  umearen garapenean influentzia handia izango dute , eta noski arlo akademikoan ere. Egoera hau sahiesteko irakasleen interbentzioa  beharrezkoa izango da, gainera hauen laguntzaz umea gainerako umeen pentsakerak eta ekintzak  behatzen eta ulertzen sahiatzen badira, elkarrekiko harremanak izatea erresagoa izango da, gainera haien arteko errespetua izaten ikasiko dute eta horri esker gizartean elkarbizitza posiblea izatea lortuko dute.
Hona hemen albizteari buruzko bideoa

domingo, 30 de octubre de 2011

DONOSTIAKO IKASTOLEN SORRERA

http://www.euskonews.com/0067zbk/gaia6704eu.html

Oraingoan Donostiako ikastolen sorrerari buruzko artikulu bat uzten dizuet. Artikulua oso interesgarria iruditu zait, izan ere, nekez ikus daiteke orain garai hartan hainbat irakaslek egin zuten lan gogorra eta arriskutsua.
Nik nire Lehen Hezkuntza Orixe ikastolan egin nuen eta artikulu hau irakurri ostean ikastola hark, bere garaian, zein garrantzi izan zuen konturatu naiz. Artikulu hartan aipatzen diren irakasle batzuk (Miren Terese Aleman, Koruko Aldanondo, Mari Karmen Mitxelena, Elbira Zipitria ... ) nire irakasle izandakoak dira, hain zuzen ere, lehenengo biak. Mari Karmen Mitxelena gure irakasle izan behar zuen urtean jubilatu zen, hala ere, bera ezagutzeko aukera ere izan genuen. Oroitzen naiz hiru irakasle horiek ez zigutela gazteleraz hitz bat ere egiten uzten ez bazen gaztelerako klasean ginela. Haientzat euskara bultzatzea zen gauza garrantzitsuenetako bat eta horretarako, ikasleengan ikusten zuten etorkizuna, beraz, dena euskaraz egin behar izaten genuen, bestela, zigorra jasotzen genuen. Izan ere, haien iritziz, gure identitatea, euskal identitatea, euskaran zegoen. Zerk emango zigun euskaltasuna euskarak baino hobeto?
Orixe ikastola 1970ean izan zen legeztatua irakasle hauei esker, hainbat sufrimendu eta borrokaren ostean. Hasiera batean ezkutuka irakasten zieten ikasleei talde txikitan, noski, material eskasaz, lurrean ... Hortaz, kaxak, txotxak, margoak ... erabiltzen zituzten ikasgai guztietarako. Beste artikulu batean garbiago agertzen da hori (aspaldi aurkitu nuen eta orain ez dut aurkitu ... ). Artikulu hura irakurtzean, ilusio handia egin zidan zein metodo erabiltzen zituzten irakurtzea, gerora, gure irakasle izandako bi horiek metodo berdinak erabiltzen baitzituzten, gehienbat matematiketan. Izugarri ikasi nuen bi irakasle horiekin (horietako bati egin diot galdetegia, hortaz, bertan informazio gehiago emango dut), duda gabe, gehien irakatsi didaten irakasleak izan dira.
Hau esanda, euskaragatik esfortzu handiago bat egin beharko genukeela uste dut, hauek egin eta lortu zuten guztia eta gero, pena handia baita gaur egungo gizartean euskara jakinda, ez erabiltzea. Penaz gain, errespetu falta bat da irakasle horiekiko.


Hemen utziko dizuedan esteka hau youtubeko bideo bat da. Bertan 2009an garai hartan lan izugarria egin zuten irakasleei urrezko domina ematen zaie eta garai hartako egoera islatzen da apur bat:
http://www.youtube.com/watch?v=4vpuu7axgGQ

domingo, 23 de octubre de 2011

Nola erabili dezakegu adimen emozionala seme-alaben emaitz akademikoak hobetzeko?


Aurretik esan genizuen bezala, adimen emozionalaren inguruko albiste osoa eskaintzen dizuegu. Albiste honetan erakutziko dizuegu, nola erabili dezakezuen adimen emozionala zuen seme-alaben emaitz akademikoak hobetzeko.

Lehenik eta behin azalduko dugu, nola erabili dezakegu adimen emozionala seme-alabak beraien ikasketetan laguntzeko. Ikerketa askotan demostratua izan den bezala, gutxi gora behera gure ezugarri emozionalen %50 geneetatik datorkiguz, eta beste %50 gure heziketatik eta gure haurtzaroko esperientzietatik datorkiguz. Hau kontuan izanda, onartuz jadanik gauza batzuk aldaezinak direla, lagundu ahal izango ditugu gure seme-alabak adimen emozionalaren eremu bakoitzean. Lehengo eremua autoezagutzea da, hautemanez posiblea den antzietate baten seinaleak, urdurirasuna edo beldurra eta aurreikusiz harreman arazoak, ikasketa etapak zaildu ditzaketelako. Emozioen kontrola ere garrantzitsua da, horretarako estrategia psikologikoak ikasi egin behar dira, aurretuk aipatutako arazoak sahiestu ahal izateko. Bestalde motibazioa dago; hau, benetako ikasketarako faktore ezinbestekoa da, hau barik ikasterik ez dagoelako, eta azkenik empatia eta sozializazioarako gaitasunak daude, hauen bitartez bilatzen dena da, besteen sentimenduak ulertu ahal izatea eta haiekin ( familia, lagunak, irakasleak) harreman on bat izatea. 
Familia da gazte baten estimuluak piztu ditzakeen iturri garrantzitsuena, ikasketak arrakastaz gauzatzeko, hau eragin handia duelako, oreka emozionalean eta segurtasun afektiboan. Beraz, seme-alabak laguntzeko oinarrizko era bat da, guraso moduan esku hartzea , ikasketendako positiboak diren gauza guztietan. Hala nola, etxean ikasketak modu onenean garatzeko giroa sortuz, seme-alabek imitatuko dituzten jarrera eredugarriak mantenduz ( telebistako saioak aukeratu, asko irakurri, proiektu familiarrak komentatuz, gaurkotasun albisteak komentatu), etxea eskola baten ez bihurtzea, bazik eta eskolarekin batera koordinatzea, ikasketa autonomia bat egotea, gurasoek aholkuak emanez, baina ikaslearen lana ordezkatu gabe eta eskolan gertatzen dena, etxean inporta zaiela demostratuz. Horrez gain, garrantzitsua da gurasoek gauza negatiboen inguruan errieta askorik ez egitea, batez ere gauza positiboak baloratuz, gatazkei seriotasunez aurre egitea, auto kalifikaziorik ez egitea eta emaitzen aurrean jarrera egoki bat mantentzea. Interesa eta motibazioa ez dira guk nahi dugun momentuan eta nahi dugun pertsonan sortu daitezkeen gauzak, baina hauetan jaitziera bat ematen denean ikuspegia aldatu dezakegu, indar psikologikoa eta emozionala berrezkuratuz edo batuz, motibazioa amaierazko edo erdiko helburutzat hartuz. Horrela inolako motibaziorik eragiten ez dion gai hori, menperatua izan daiteke, burua erabilgarritasunean, zentzumenean edo gai horrekin duen erlazioan ipiniz. Familiengandik eta eskolangadik datorkizkien estimuluak harmonikoki jardun behar dute, ikasleek esfortzu bat egiteko, bestela batzuen influentzia besteena suntsitu edo murriztu dezake. Beraz, guraso eta irakasleen arteko lankidetza estua izan behar da, horretarako gurasoekin bilerak izan behar dira. Gurasoek seme-alaben esfortzua gehiago baloratu behar dute, beti emaitzetara begira egon beharrean, izan ere esfortzua hezkuntzaren oinarria da. Honela, emaitz desberdinen aurrean, gurasoek jakin ahal izango dute, euren seme-alabei komeni zaiena: motibazioa, errefortzuak, zigorra, etab. Autonomia puntu bat ere eman behar diete, bere kabuz egin dezaketen guztian gurasoek esku hartu gabe eta beraien gaitasunen araberako emaitzak bakarrik eskatu behar dizkiete. Ezinbestekoa da, gurasoak euren seme-alaben jarraipen bat eramatea eta ez ebaluazioz ebaluazioz; jarraipena jarraia bada eta gurasoek horren inguruan interesa edo kezkak dituztela transmititzen badizkiete, gogor egindako lana arinago saritua izango da.

Azkenik esan beharra dago, emaitzak espero ziren moduan izaten ez baldin badira, gurasoen jarrera ez dela izan behar gogorra, beraiengan konfiantza duzula transmititu behar zaie, eurek horren inguruan hausnartzeko. Hori horrela bada, poliki- poliki euren esfortzua handiagoa izango da.

viernes, 21 de octubre de 2011

Howard Gardner

 Azken aldian adimenen inguruan lan egiten gabiltzanez, xl semanal aldizkarian adimenarekin lotutako oso elkarrizketa interesgarria aurkitu dugu. Artikulu hau, ordea, adimen anitzei buruz jarduten du. Horregaitik, interesgarria eta aldi berean gehigarria izango zelakoan, artikulu honek dionaren inguruan hausnarketa txikitxo bat eskaintzen dizuegu.


Howard Gardnerren, 68 urteko psikologo, ikertzaile eta Harvard-ko irakaslea, adimen anitzei buruzko teoriak, mundu osoko hezkuntza sistemak aldatzera behartuko du. 
Bere adimen anitzen teoriaren arabera, 8 adimen mota existitzen dira: linguistikoa, logika eta matematikarena, zinetiko-korporala, musikala, espaziala, naturalista, interpertsonala eta intrapertsonala, eta guztiok horietako baten-baten jabe gara, modu garatueago edo ez garatuago batean. Badira ia adimen guzti horiek, guztiz garatuta dituzten pertsonak, baina normalean pertsonak horietako pare batzuetan baino ez gara nabarmentzen ( pertsonaren arabera). 


Gardnerrek honen bidez pikutara eraman du adimena neurtzeko CI testak bertan ez baitziren pertsonen benetako gaitasunak neurtzen, bakarrik emaitz akademikoak; horri esker gizarteari eta batez ere hezkuntza sistemari ate berri asko zabaldu dizkio. Dirudienez, gizakiok jadanik ez gara CI testak ezarritako etiketen menpe biziko; horiek izan baitira gaur egun arte hezkuntza sistemaren eta gure etorkizuna markatuko zuen ardatzik garrantzitsuenetariko bat. 
Hortaz, gizarteari dei bat bidaltzen diogu blog honetatik, teoria honen berri izateko, hau izan behar baita estankaturik bizi den mundu honen berreraikuntzaren oinarri bat. Teoria honi kasu egingo bagenio, gizartearen egitura orokorki aldatu beharko litzateke,guk pertsona moduan garatzen lagunduko diezagukelako eta denborarekin horrela izatea espero dugu, ikaragarrizko potentziala duen gazteria horri, ahalik eta etekin gehiago atera ahal izateko, talentuz beteriko mundu bat sortu ahal izateko


Howard Gardnerren teoriaren inguruan gehiago jakin nahi baduzue, hemen duzue bere "spectrum" proiektuari buruzko albiste bat

kaixo, Nerea Hernandez Antero naiz eta adimen emozionalari buruz aritu naiz irakasle gisa. Gai berdina jorratzen zuen beste irakaslea hasi zenez, nik ez nuen gauza handirik esateko, beraz, gauza gutxi batzuk gehitu eta argitu ditut. Hori bai, lotsa alde batera utzi gabe, ez bainuen konfiantzarik taldekideekin.
Nire taldekideek oso ondo egin nuela esan zidaten, argi hitz egin nuela eta bien artean gauzak esplikatuz oso zehatz eta garbi utzi ditugula ideia nagusiak.

jueves, 20 de octubre de 2011

Apa! Asier Zenikaonandia Obregon naiz eta adimenen kontuan adimen emozionala landu egin behar izan dut. Aurretik esan beharra dago ez dudala behar bezala lana egin; hau da, ez dut informazio nahikoa bilatu eta, ondorioz, sakontasun falta bat igarri zuten nire taldekideek adimen emozionala aukeztu nuenean. Adimen emozionala landu zuen beste taldekideak eta biok eduki berbera izan genuen. Hala ere, klase orduetan landutako datu batzuk gogoratzen nituen, ez ziren asko, baina ekarpen txiki bat egiteko erabili nituen.
Beraz, sakontasun horrek, gehien bat, asko bermatu du nire aurkezpena baita nire urduritasuna ere. Nire gabeziak konpontzea espero dut aurkezpen hauetan hobetzeko.

miércoles, 19 de octubre de 2011

Kaixo! Olaia Osoro Diez naiz, eta gaur klasean egin dugun ariketan adimen emozionalaren berri eman behar izan diet bi taldekideri.
Ikaskideak ez nituen ezagutzen, eta lotsa pixka bat sentitu dut txanda tokatu zaidanean, gainera ez nuen oso ondo prestatuta azaltzea tokatu zaidan zatia, horregaitik ez dakit gaia argi azaldu dudanik ,ezta gaia oso ondo ulertu dutenik. Ahala ere azaltzen ari nintzen gaia nahiko familiarra egin zaie eta horrek azalpena ematerakoan laguntza handia eman dit.

Ikaskideek azalpena bukatzerakoan, kritika labur bat egin didate. Esan didatenez azkenean badirudi  nahiko ondo espresatu naizela , baina urduritasuna nabaritu zaidala ere esan didate ,eta horrek batzuetan azalpena pixkat liosoa izatera eraman du.

Autokritika

Nicolas Cuevas naiz eta gaur goizean irakaskuntza funtzioko ikasgaian, lau pertsonako talde baten aurrean adimen emozionalaren inguruan hitz egin behar izan dut. Ikuspuntu pertsonal batetik esan beharra dut sakontasun falta handia iizan dudala, gaia gainetik azaldu dizkiedalako eta gauza zehatzetan sakondo barik, gainera lar arin hitz egiten dut eta beraz nire kideak apunteak hartzerako orduan zailtasunak izan dituzte. Hala ere, dena ez dut txarto egin, azaldu dudana argi eta garbi azaldu dut, eta bizitzan ematen diren zenbat adibiderekin erlazionatu dut gai hau. Beraz orokorrean, hobetu beharrekoa gehiago da, ondo egindakoa baino, baina aukera honi esker zeregin horietan aurrera egingo dudala pentsatzen dut.

lunes, 17 de octubre de 2011

Adimen Emozionala

Hemen duzue, adimen emozionalari buruzko sarreratxo bat eta laster albiste osoa eskegiko dugu.

Betidanik erlazionatu egin ditugu emaitz akademikoak, adimenarekin, baina gaur egun bai zientzialariek eta bai psikologoek, garrantzi gehiago ematen diote adimen sozialari, adimen arrazionalari baino;hau da, egoera sozialak ulertzeko eta bakoitzak bere burua arrakastarekin gestionatzeko gaitasuna askoz garrantzitsuagoa da, emaitz akademiko onak izatea baino. Adimen sozialaren atalik garrantzitsuenetariko bat adimen emozionala da,hau, emozioak nabaritzeko, adierazteko, ulertzeko eta erregulatzeko gaitasuna da. Emozionalki adimentsuak diren pertsonak bere buruaz kontzienteak dira, bere emozioak maneiatu ditzakete, depresioetan, haserrean,...erori gabe. Sentimenduekin harreman jarri daitezke edo sentimenduak sortu ditzakete, norberaren edo beste pertsona baten ulermena errazteko. Beraien enpatiari esker beste pertsonen emozioak irakur eta maneiatu ditzakete, gatazkak ekiditzeko. Beraz, esan dezakegu, emozionalki adimentsuak direla eta horregaitik normalean, beraien ikasketa profesionaletan, beraien senar-emazte erlazioetan eta guraso moduan arrakasta dute.

jueves, 13 de octubre de 2011

Konstituzionalak debekatu egin du, gurasoek umeak etxean heztea.

Tribunal Konstituzionalak debekatu egin dio, Senar-emazte batzuei etxean bere haurrak heztea. Gurasoek ziotenaren arabera, adingabekoek etxean hezkuntza hobeago bat izan zezaketela eskolan baino. Tribunalak ordea,  hezkuntza eskubidea, eskolatzearekin estu lotuta dagoenaren ideia sostengatzen du, etxean hezteko eskubidea debekatuz.

Sententziaren arabera, konstituzioak ez du  debekatzen legegileak hezkuntza sistema zehatz eta derrigorrezko bat ezartzea.Hezkuntza prozesu luze bat da, iraupen mugatukoa,eskolaratzea eskatzen duena, eta eskolaz kanpo ikastearen aukera guztiz baztertua gelditzen da.
Malagako guraso batzuk argudiatzen zutenez euren  adin gutxiko seme-alabek etxean  eskolan  baino edukazio hobeagoa jasotzen zuten, hauek bost hizkuntza hitz egiten zituztelako eta musika,gaztelania,zientziak,matematikak eta hezkuntza etiko nahiko osatua jasotzen zituztelako.
Auzitegi konstituzionalaren ustez, onartezina da guraso batzuk derrigorrezko  hezkuntza sistema ez den gainerako bat  hauen seme alabei ezartzea. Konstituzioak hezkuntzaren askatasunaz hitz egiten duenean, ez du eskolan edo etxean heztearen aukerari buruz hitz egiten baizik eta eskolaz kanpo hezkuntzarekin jarraitzeari buruz hitz egiten du. Legegileak gogoratzen duen bezala, jadanik konponduta zuen, eskolaratze derrigorrezkoaren arazoa, Hezkuntzaren Kalitatearen Lege Organikoaren bidez. Bertan esaten zuen eskola doanekoa eta derrigorrezkoa izan behar zela 6 eta 16 urte bitartean, baina hala ere Tribunal Konstituzionalak planteatzen ari da, hezkuntza sistema malguagoa izateko zenbait lege ezartzea, batez ere oinarrizko irakaskuntzan.

Orokorrean ados egon gaitezke, haurrak eskolan heztearen ideiarekin, baina  kasuz kasu aztertuz, gure iritzia aldatu egiten da, izan ere, Malagako familia honek erakutsi duen moduan, haurrak etxean primeran hezitu daitezke. Jadanik beraien seme-alabek bost hizkuntza,  musika, gaztelania, zientziak eta hezkuntza etikoak menperatzen zituzten, hamasei urte bete baino lehenago; beraz, ikastetxean ikasiko luketena baino askoz gehiago irakatsi dizkiete beraien gurasoek.
Hori dela eta, uste dugu, TK-koek , indibidualki tratatu beharko luketela kasu bakoitza eta horren jarraipen bat egin ondoren, erabaki beharko luketela ume horiek eskolaratzea  edo ez. Horrez gain, Konstituzioaren zenbait atal aldatu beharko lituzketela pentsatzen dugu, bertan idatzita dagoena nahasteak eta gaizki-ulertuak eragin ditzakeelako.

lunes, 10 de octubre de 2011

Koreako ikasleak, ¿Zergatik jango dute mundua?


Hego Koreako nerabeek egunero 6-7 ordu ematen dituzte eskolan eta horri gitarrako klaseak, akademia pribatuak, etxeko lanak eta beste hainbat betebehar gehitu gabe. So-jung Kim ez da salbuespena. Bere ustez gogorra da Hego Korean nerabea izatea, bere etorkizuna jokatzen ari baitira adin horretako gazte guztiak. So-jung Kim 15 urte ditu eta Seulen bizi da. Azkeneko PISA informean (OCDE herrialdeetako maila akademikoa konparatzen du matematikan, zientzian eta irakurketan) emaitzarik onenenak lortu zuten Hego Koreako belaunaldikoa da. Beraz, Finlandia lehen postutik kenduta, herrialde honen hezkuntza sistema eredu arrakastatsuena da mundu osoan. Hego-korearren %98-a bigarren hezkuntza amaitu eta % 60-a unibertsitate titulu bat lortzen du. 50 ordu ikasten dute astero, beste herrialdeak baino
 16 gehiago, baina OCDE-ko estres mailarik altuena dute. Gainera, beren zoriontasun maila txikiena da.

Hego Korea atzerrira ikasle gehien ikastera bidaltzen dituen  estatua da, gainera AEB-ko unibertsitate ospetsuenetan  hauta probetan aukeratuak izateko lehenengo postuetan daude. Baina ikasleak Harvard edo Yale bezalako unibertsitateetan sartzea lortu dutenean behea jotzen dute. Dirudienez  hain beste esfortzu egin ondoren , kanpuseko askatasunak ikasleak gehiegi lasaitu egiten ditu. Gainera ikasleak diziplinatuak, manakorrak eta inor baino hobeto  memorizatu  arren, ez dira bereizten  egiten duten taldeko lanagatik eta  beraien ahalmen sortzaileagatik,ondorioz  bakandu egiten dira eta %44 porrot egiten du.
Finlandiarekin alderatuz, non klase orduak oso gutxi dira eta ia ez dituzte etxeko lanik, bakarrik gauza bat dute aman komunean eta da irakasleen kalitatea;beraz, maisua izan nahi duten umeen kopurua oso altua da Korean. Horrez gain, klaseetan masifikazioa eta eskolaz kanpoko ekintzengatik nekatuta dauden umeak dira nagusi.  Eskolara joateaz gain umeek pare bat akademia pribatuetara joaten dira, bere ikasketetan arrakasta bermatzeko eta azkenik unibertsitatera heldu ahal izateko. Lehen Korea herri txiro bat zen, baina hezkuntzan inbertitutakoari esker, bere garapena nabarmen hasi da azkeneko 60 urteetan, munduko hamabigarren potentzia ekonomikoa izatera pasatuz. Hala ere, gobernuak hezkuntzan egiten duen gastu publikoa ez da hain handia, bai ordea gurasoek egiten dutena, haiek beraien semeen arrakasta lortu nahi dutelako kosta ahala kosta.
Aditu batzuek diotenez hau guztia diziplinari ematen dioten garrantziaren  ondorioz gertatzen da. Hego Koreako irakasleentzat ez puntualak izatea eta etxeko lanak ez egitea falta oso larriak dira eta batzuetan zartadekin konpontzen dituzte. Beste alde batetik sozializazioa denbora galtzea dela  kontsideratzen dute eta eskola askotan  ezkongai-.harremanak zentzuratuak izaten dira. Beraien eguneroko bizitza dela eta sei ume bakoitzeko 5 ez dira zoriontsuak.

viernes, 30 de septiembre de 2011

Aurkezpena

Kaixo! Loreak Mendian taldea gara eta Durangotarrak gara. Sortu berria den blog honetan hezkuntzari buruzko bideoak, argazkiak eta zenbait albisteen berri emango dizuegu astean behin.