miércoles, 19 de octubre de 2011

Kaixo! Olaia Osoro Diez naiz, eta gaur klasean egin dugun ariketan adimen emozionalaren berri eman behar izan diet bi taldekideri.
Ikaskideak ez nituen ezagutzen, eta lotsa pixka bat sentitu dut txanda tokatu zaidanean, gainera ez nuen oso ondo prestatuta azaltzea tokatu zaidan zatia, horregaitik ez dakit gaia argi azaldu dudanik ,ezta gaia oso ondo ulertu dutenik. Ahala ere azaltzen ari nintzen gaia nahiko familiarra egin zaie eta horrek azalpena ematerakoan laguntza handia eman dit.

Ikaskideek azalpena bukatzerakoan, kritika labur bat egin didate. Esan didatenez azkenean badirudi  nahiko ondo espresatu naizela , baina urduritasuna nabaritu zaidala ere esan didate ,eta horrek batzuetan azalpena pixkat liosoa izatera eraman du.

1 comentario:

  1. Urduri egon zinela zuk argi jakin zenuen eurok esan orduko ere; askoz interes eta hezigarriagoa litzateke eurok esatea zer egin duzun ondo. Hezigarria zuretzat eta eurontzat ere bai.

    ResponderEliminar