lunes, 21 de noviembre de 2011

Robert Rosenthal-en esperimentua

Benetan interesgarria da artikulu hau eta gainera, zer pentsatu eman dit, egia dela konturatzera heldu arte.
Txundigarria da gure gorputzak zenbat informazio transmititu dezakeen jakitea. Baina hau irakurrita, egia dela esango nuke. Izan ere, adibide bat jartzeagatik, guri eskolan irakasleak zeozer galdetzen digunean eta gure erantzunaz ziur ez gaudenean, bere aurpegian asko fijatzen gara ea ondo goazen edo ez jakiteko. Ulertu dudanez, Hans zaldiaren kasua oso antzekoa da. Bera kolpe bakoitzeko galdetzailearengan edo jendearengan fijatu eta helarazten dionaren arabera jakiten du zenbat kolpe eman behar dituen.
Aldi berean, irakasleek ikasle jakin batzuk begiko dituztela ere egia da. Askotan emaitza bikainak dituenari egiten dio kasu, nahiz eta horrek logika handirik ez izan. Izan ere, aurrera egin behar dutenak beste ikasleak dira. Horiek behar dute laguntza eta ez oso ongi dabiltzan ikasleek. Nire lehengo ikastetxean oso garbi ikusten zen irakasleren batean jarrera hori. Gure ikasgelan bagenuen oso emaitza onak ateratzen zituen neska bat. Irakasle batek, askotan, berari egiten zizkion galderak, klasea berari zuzendua zegoela zirudien, hari begira hitz eginez pasatzen baitzuen klase guztia ... Berarekin arduratzen zen beste guztiokin baino gehiago. Azken finean, horrela, pertsona horri lagundu baino, besteei gutxiesten zaie.
Azkenik, bada bukaerako esaldi bat asko gustatu zaidana eta esaldi honek horrela dio: Pertsona bat den bezala tratatuz gero, orain dena jarraituko du izaten; aldiz, izan litekeena bezala tratatzen badugu, izan daitekeena izango da. Esaldiarekin erabat ados nago, izan ere, pertsonei, direna baino zerbait gehiago direla erakutsi behar zaie eta horrela motibatu, horren arabera izango baita euren garapena.

2 comentarios:

  1. Nereak esandakoarekin bat nator, eta gustatuko litzaidake eskolan bizitako egoera bat kontatzea, izan ere, esperimentu hau aurretik ezagutzen nuen: Azkenengo bi urteetan batxillergoa egin dut, eta ikasgaien artean gogorrenetariko bat historia zen. Ez, gustuko ez nuelako edo ikasteko zaila egiten zitzaidalako, baizik eta irakasleak niganako sentitzen zuenagatik. Klaseko talde mugatu bateri erreparatzen zion eta gainontzekoei, alde batera lagatzen zigun, kontuan izan barik guk ere ikasi nahi genuela. Gainera, bere begiradan, niganako mespretxua sentitzen nuen, eta horrek ikasterako orduan, kalte baino ez zidan egiten, eta bere ebaluatzeko moduetan ere nabarmentzen zen, niganako zorroztasun maila altuago zela. Horrez gain, bere espektatibak onak ez zirela izango sumatzen nuen, beraz, azterketak egiterako orduan, urduritasuna eta beldurra nire gorputzaren jabe bihurtzen ziren.

    ResponderEliminar