sábado, 12 de noviembre de 2011

irakasle onenarekin elkarrizketa

Nik 3.mailan (Lehen Hezkuntzan) emandako irakasle bati egin diot elkarrizketa. Hasiera batean, uste nuen ordubete harekin hizketan egotea ezinezkoa izango zela, baina bai zera! 2 ordu terdi luze egon ginen hizketan kafetegi batean. Hala ere, oso interesgarria iruditu zitzaidan berak esan zuen guztia.
Irakasle honek Koro du izena eta 66 urte ditu. Duela bi urte jubilatu zen hainbat borroka eta sufrimendu ostean. Izan ere, ikastolen sortzaileetako bat izan zen eta bertako garai latzak kontatu zizkidan, beste gauza batzuez aparte, noski. Hainbat oroitzapen ere gogoratu genituen eta guk erabiltzen genituen hitzak baita ere (gehi ordez, eta, bi bider bi ordez, bi biko, berdin ordez, edo, estutxea ordez, xorroa ...). Izan ere, institutura pasa ginenean, gure lagunek barre egiten ziguten esaten genituen hitzengatik. Beraz, elkarrizketa eroso eta interesgarria izan zen. 
Gainera, nik uste dut asko zor zaiola horrelako irakasle bati, eman duen guztiagatik. Asko dago beragandik ikasteko. Orain egindako elkarrizketarekin hainbat gauza ikasi ditut, hala nola, borrokatu egin behar dela nahi duzun gauzagatik. Korok, euskara bultzatzearren, izugarrizko lana egin  zuen eta hark dioen bezala, denok ahal dugun guztia egin beharra daukagu, bestela jai dugu! Umeek bisualizatzen errazago ikasten dutela ere ikasi dut. Egia esan, hark kontatu zidan gauzak benetako neurrian ikusteak asko laguntzen duela, eta ez argazki batzuetan ikusteak. Izan ere, argazkian ikusitakoaz ez dira oroituko handik bi astetara,, baina errealitatean ikusi izanak oroitzapen batzuk utziko dizkie. 
Lan hau oso interesgarria eta atsegina iruditu zait, errepikatzeko modukoa. Oso gustura egon naiz berarekin eta gainera, irakasle hau izateaz harro nagoela erakutsi dit. 

1 comentario:

  1. Erantzun hau copy-paste erakoa da
    Beste lanak zuzentzeari ekin diot eta zure hau berandu xamar iritsi zait.

    Ariketa honekin segitzeko jarraibideak klasean esan ditudanak dira, era antolatuagoan hemen
    Pertsonalizatutako tartea:
    Emankor-emankorra, zalantzarik gabe.
    Grabatu ahal izan duzu? Argi dago ordu bi eta erdiko grabazio luzea sakonki aztertzen orain ez zarela hasiko, baina noizbait egitea mereziko lukeela ere bai.
    _______________________________________

    ResponderEliminar