lunes, 10 de octubre de 2011

Koreako ikasleak, ¿Zergatik jango dute mundua?


Hego Koreako nerabeek egunero 6-7 ordu ematen dituzte eskolan eta horri gitarrako klaseak, akademia pribatuak, etxeko lanak eta beste hainbat betebehar gehitu gabe. So-jung Kim ez da salbuespena. Bere ustez gogorra da Hego Korean nerabea izatea, bere etorkizuna jokatzen ari baitira adin horretako gazte guztiak. So-jung Kim 15 urte ditu eta Seulen bizi da. Azkeneko PISA informean (OCDE herrialdeetako maila akademikoa konparatzen du matematikan, zientzian eta irakurketan) emaitzarik onenenak lortu zuten Hego Koreako belaunaldikoa da. Beraz, Finlandia lehen postutik kenduta, herrialde honen hezkuntza sistema eredu arrakastatsuena da mundu osoan. Hego-korearren %98-a bigarren hezkuntza amaitu eta % 60-a unibertsitate titulu bat lortzen du. 50 ordu ikasten dute astero, beste herrialdeak baino
 16 gehiago, baina OCDE-ko estres mailarik altuena dute. Gainera, beren zoriontasun maila txikiena da.

Hego Korea atzerrira ikasle gehien ikastera bidaltzen dituen  estatua da, gainera AEB-ko unibertsitate ospetsuenetan  hauta probetan aukeratuak izateko lehenengo postuetan daude. Baina ikasleak Harvard edo Yale bezalako unibertsitateetan sartzea lortu dutenean behea jotzen dute. Dirudienez  hain beste esfortzu egin ondoren , kanpuseko askatasunak ikasleak gehiegi lasaitu egiten ditu. Gainera ikasleak diziplinatuak, manakorrak eta inor baino hobeto  memorizatu  arren, ez dira bereizten  egiten duten taldeko lanagatik eta  beraien ahalmen sortzaileagatik,ondorioz  bakandu egiten dira eta %44 porrot egiten du.
Finlandiarekin alderatuz, non klase orduak oso gutxi dira eta ia ez dituzte etxeko lanik, bakarrik gauza bat dute aman komunean eta da irakasleen kalitatea;beraz, maisua izan nahi duten umeen kopurua oso altua da Korean. Horrez gain, klaseetan masifikazioa eta eskolaz kanpoko ekintzengatik nekatuta dauden umeak dira nagusi.  Eskolara joateaz gain umeek pare bat akademia pribatuetara joaten dira, bere ikasketetan arrakasta bermatzeko eta azkenik unibertsitatera heldu ahal izateko. Lehen Korea herri txiro bat zen, baina hezkuntzan inbertitutakoari esker, bere garapena nabarmen hasi da azkeneko 60 urteetan, munduko hamabigarren potentzia ekonomikoa izatera pasatuz. Hala ere, gobernuak hezkuntzan egiten duen gastu publikoa ez da hain handia, bai ordea gurasoek egiten dutena, haiek beraien semeen arrakasta lortu nahi dutelako kosta ahala kosta.
Aditu batzuek diotenez hau guztia diziplinari ematen dioten garrantziaren  ondorioz gertatzen da. Hego Koreako irakasleentzat ez puntualak izatea eta etxeko lanak ez egitea falta oso larriak dira eta batzuetan zartadekin konpontzen dituzte. Beste alde batetik sozializazioa denbora galtzea dela  kontsideratzen dute eta eskola askotan  ezkongai-.harremanak zentzuratuak izaten dira. Beraien eguneroko bizitza dela eta sei ume bakoitzeko 5 ez dira zoriontsuak.

1 comentario:

  1. Bejondeizuela! Langile-itxura, behintzat, hartu dizuet.
    Hala ere, hurrengoan, ez ezazue berririk hartu eta kontatu bere horretan. Interesgarria izan behar da (nire ustez hau bada) eta zuek horren gaineko iruzkinak, balorazioak eta hausnarketak egin.
    Berria hor egongo da irakurri nahi duenak irakurtzeko.


    Estekak ere estrategikoki ipini behar dira, informazioa erabiltzen lagundu behar digu, ez hor part utzi.

    ResponderEliminar