viernes, 21 de octubre de 2011

Howard Gardner

 Azken aldian adimenen inguruan lan egiten gabiltzanez, xl semanal aldizkarian adimenarekin lotutako oso elkarrizketa interesgarria aurkitu dugu. Artikulu hau, ordea, adimen anitzei buruz jarduten du. Horregaitik, interesgarria eta aldi berean gehigarria izango zelakoan, artikulu honek dionaren inguruan hausnarketa txikitxo bat eskaintzen dizuegu.


Howard Gardnerren, 68 urteko psikologo, ikertzaile eta Harvard-ko irakaslea, adimen anitzei buruzko teoriak, mundu osoko hezkuntza sistemak aldatzera behartuko du. 
Bere adimen anitzen teoriaren arabera, 8 adimen mota existitzen dira: linguistikoa, logika eta matematikarena, zinetiko-korporala, musikala, espaziala, naturalista, interpertsonala eta intrapertsonala, eta guztiok horietako baten-baten jabe gara, modu garatueago edo ez garatuago batean. Badira ia adimen guzti horiek, guztiz garatuta dituzten pertsonak, baina normalean pertsonak horietako pare batzuetan baino ez gara nabarmentzen ( pertsonaren arabera). 


Gardnerrek honen bidez pikutara eraman du adimena neurtzeko CI testak bertan ez baitziren pertsonen benetako gaitasunak neurtzen, bakarrik emaitz akademikoak; horri esker gizarteari eta batez ere hezkuntza sistemari ate berri asko zabaldu dizkio. Dirudienez, gizakiok jadanik ez gara CI testak ezarritako etiketen menpe biziko; horiek izan baitira gaur egun arte hezkuntza sistemaren eta gure etorkizuna markatuko zuen ardatzik garrantzitsuenetariko bat. 
Hortaz, gizarteari dei bat bidaltzen diogu blog honetatik, teoria honen berri izateko, hau izan behar baita estankaturik bizi den mundu honen berreraikuntzaren oinarri bat. Teoria honi kasu egingo bagenio, gizartearen egitura orokorki aldatu beharko litzateke,guk pertsona moduan garatzen lagunduko diezagukelako eta denborarekin horrela izatea espero dugu, ikaragarrizko potentziala duen gazteria horri, ahalik eta etekin gehiago atera ahal izateko, talentuz beteriko mundu bat sortu ahal izateko


Howard Gardnerren teoriaren inguruan gehiago jakin nahi baduzue, hemen duzue bere "spectrum" proiektuari buruzko albiste bat

1 comentario:

  1. Uau!

    Kritikatxu inportantea ("kritikatxua" zure ikasketa-prozesuan garrantzirik ez duelako eta "inprotantea" zure emaitza akademikoan eduki dezakeelako):
    Izenpetu etiketen bitartez.

    Zergatik: Zuk blogean egindako lana ebaluatu behar dudanean Asier Zenikaonaidia etiketari emango diot zer egin duzun ikusteko. Begira orain zerk irtengo lukeen. Zaindu zure lan ona.

    ResponderEliminar