domingo, 27 de noviembre de 2011

Klasean aurkeztutako arazoen inguruko hausnarketa

      Asteazkenean klasean aurkeztutako arazoak anitzak ziren, arrazakeria, bullying-a, etxeko tratu txarrak, dolua ..., baina denek gauza aman komun bat dute: Tutoreek, horiei aurre egiten jakin behar dute.
Lehenik eta behin gero eta zabalduago dagoen gaiarekin hasi ziren, arrazakeria. Honen inguruan informazio berririk ez genuen jaso, arazoaren benetako zergatian eta konponbideetan sakondu ez zutelako, ordea, bullying-aren inguruan egindako hausnarketak eta planteatutako kasua, pentsaraztea egin gintuela esango nuke. Fikziozko kasu baten bitartez, problematikaren berri eman ziguten eta horretareko konponbideen azalpena argia eta praktikan jartzeko moduko iruditu zitzaidan, hau da, eraginkorra zirudien. Etxeko tratu txarren inguruan ere eztabaidatu egin genuen eta gai honen aurkezpenean zenbait gabezi islatu zirela uste dut, bata, sinesgarritasun falta eta bestea, sakontasuna zen. Hala ere, tutorearen ikuspegitik planteatutako konponbideak oso interesgarriak izan ziren, honelako arazoei aurre egiteko tresnak eskasak baitira, baina urritasun hori desagerraraztea lortu zutela esango nuke. Ondoren, doluaren inguruan Olaiak, istorio hunkigarri bat kontatu zigun, baina arazo honi aurre egiteko baliabideak argi geratu ez zirela esango nuke, gai hau bere osotasunean ulertzerik ez nuelako izan. Eta azkenik, umeak etxean jasotako tratu txarren inguruan, informazioa jaso genuen eta horrez gain, aurkezleek haiek bizitako anekdota batzuen berri eman ziguten, problematika honen seriotasunaren jakitun egiteko.
Orokorrean, arazoen aurkezpenean, denek ondo aritu zirela esango nuke, baina  zintsotasunaren ikuspegitik, koponbide gutxi eta oso oinarrizkoak aurkeztu zirela esango nuke. Turore izango banintz, haiek emandako gomendioekin, aurre egitea zaila egingo litzaidake, talde bitan izan ezik, gainontzekoetan, problematikaren benetako zergatira heldu ez zirelako edota planteatutako konponbideak, zenbait kasutarako balio baino ez zutelako.

jueves, 24 de noviembre de 2011

KLASEAN HITZ EGINDAKO EGOEREN HAUSNARKETA

Atzoko hizketaldia oso interesgarria eta baliagarria izan zen.
Mundu honetan hainbat arazo daude eskolarekin lotuta eta horietako askori soluzioa aurkitzea oso zaila da. Atzo   hitz egindakoak gai hau jorratzen du eta egia esan, konponbidea ateratzen ez nekizkien gai batzuk azaldu ziren.
Arrazakeriarekin hasi ginen. Eskola askotan gertatzen den gaia dugu hau eta eurek esan bezala, beste ikasleei haren lekuan jarriz, zein egoeratan dagoen sinestarazi behar zaie. Horrela, euren jokabidea alda dezaten. Bullying-aren kasuan, ez litzaidake bururatuko arazoa konpontzeko galdeketa egiten hastea eta hortik ondorio batzuk ateratzea, ondoren arau batzuk jartzeko, nahiz eta hori oso logikoa izan. Bullying-a ere asko ematen da eta gainera, askotan, ez gara konturatzen bullying kasu batera heldu garela. Izan ere, psikologikoki egiten den bullying asko dago.  Beste hainbat kasu ere aipatu zituzten, hala nola, doluaren egoera, non denok pixka bat burumakur geratu ginen olaiak bizitako esperientziarekin, etxean tratu txarrak pasatako umearen egoera, interesgarria hori ere olatzek jarritako adibideekin ... baina etxean gurasoen arteko tratu txarrak ikusitako umearen egoera azpimarratu nahi dut, izan ere, nik neuk bizitako esperientzia bat da eta egia esan, oso identifikatuta sentitu nintzen. Ez zen oso une polita izan niretzat, oroitzapen txar asko ekarri baitzizkidan gogora. Egia da horrelako egoerak ez direla samurrak eta egoera horren ostean kontzentrazio maila asko jaisten da, ez baita une jakin batean gertatzen den gauza. Horrek luzaroan dirau. Gainera, umeak askotan ezkutatu egiten du egoera horretan bizi dela eta ez da erraza zer gertatzen zaion asmatzea.
Hau esanda, beraz, asko ikasi dut egoerei buruz eta irakasle izatean baliagarria izango dela iruditzen zait, izan ere, ziur aski horrelako kasuren bat izango dugu.

lunes, 21 de noviembre de 2011

Robert Rosenthal-en esperimentua

Benetan interesgarria da artikulu hau eta gainera, zer pentsatu eman dit, egia dela konturatzera heldu arte.
Txundigarria da gure gorputzak zenbat informazio transmititu dezakeen jakitea. Baina hau irakurrita, egia dela esango nuke. Izan ere, adibide bat jartzeagatik, guri eskolan irakasleak zeozer galdetzen digunean eta gure erantzunaz ziur ez gaudenean, bere aurpegian asko fijatzen gara ea ondo goazen edo ez jakiteko. Ulertu dudanez, Hans zaldiaren kasua oso antzekoa da. Bera kolpe bakoitzeko galdetzailearengan edo jendearengan fijatu eta helarazten dionaren arabera jakiten du zenbat kolpe eman behar dituen.
Aldi berean, irakasleek ikasle jakin batzuk begiko dituztela ere egia da. Askotan emaitza bikainak dituenari egiten dio kasu, nahiz eta horrek logika handirik ez izan. Izan ere, aurrera egin behar dutenak beste ikasleak dira. Horiek behar dute laguntza eta ez oso ongi dabiltzan ikasleek. Nire lehengo ikastetxean oso garbi ikusten zen irakasleren batean jarrera hori. Gure ikasgelan bagenuen oso emaitza onak ateratzen zituen neska bat. Irakasle batek, askotan, berari egiten zizkion galderak, klasea berari zuzendua zegoela zirudien, hari begira hitz eginez pasatzen baitzuen klase guztia ... Berarekin arduratzen zen beste guztiokin baino gehiago. Azken finean, horrela, pertsona horri lagundu baino, besteei gutxiesten zaie.
Azkenik, bada bukaerako esaldi bat asko gustatu zaidana eta esaldi honek horrela dio: Pertsona bat den bezala tratatuz gero, orain dena jarraituko du izaten; aldiz, izan litekeena bezala tratatzen badugu, izan daitekeena izango da. Esaldiarekin erabat ados nago, izan ere, pertsonei, direna baino zerbait gehiago direla erakutsi behar zaie eta horrela motibatu, horren arabera izango baita euren garapena.

jueves, 17 de noviembre de 2011

Elkarrizketak bateratuta mapa kontzeptual batean

Elkarrizketa bateratua

Lau ikasle eta lau irakasle desberdin, bakoitza adin ezberdinekoak, baina dudarik gabe bikainak irakasle bezala. Bakoitzaren elkarrizketa bukatu ondoren,  taldearen aurrean azaldu eta guztion erantzunak  amankomunean jartzen saiatu gara.  Batez ere, gelan proposatu ziren galderetan oinarritu gara, hala ere, elkarrizketetan landutako gai interesgarriei ere erreparatu diegu. Azkenik, bakoitzak  zer ikasi  duen atera du ondorio gisa.
Hasteko, irakasle izatearen alde onak ugariak dira. Baina arreta gehien deitu digutenak ikasleekin lan egitea, aurrera atera direla ikustea eta ilusioarekin egunero lan egitea dira. Hala ere, dena ez da dirudien bezain polita, izan ere,  klaseko giroa ez da izaten nahi bezain ona, eta horrek irakaslearen motibazio galera sor dezake, lanera joateko gogoa galduz, beste ondorio txarren artean. Horrez gain, irakasle ona izateko eta zailtasunei aurre egiteko gomendioak eman dizkigute, haien esperientzian oinarrituz. Lehenik eta behin, jakinduria arlo bat menperatzea baino garrantzitsuagoa pazientzia eta bokazioa izatea da, adinari dagozkion jarrerak ulertu ahal izateko. Bestalde, gizartean gertatzen ari diren etengabeko aldaketen ondorioz irakasleak aldaketekin batera bere burua berriztatu beharra du. Konturatu egin gara hezkuntza gizartearen isla dela eta bertan ematen diren arazo guztiak hezkuntzan ondorio negatiboak ematen dituela. Autoritatea eredurik garrantzitsuena  da, izan ere gurasoek irakasleriarenganako  adierazten duten konfiantza eta errespetu eza beraien seme-alabengan eragina du eta hori dela eta autoritateak  indarra galdu.
Taldearen ustez,  ariketa hau oso baliagarria izan da, irakasle lana nolakoa den kontzientzia hartzeko. Ondorio bezala zera atera dugu:  pertsona pertsona gisa garatu behar da eta ez entziklopedia bat balitz bezala. Izan ere, oinarria ez dago emaitzetan, baizik eta egindako lanean.

miércoles, 16 de noviembre de 2011

Irakasleria ezagutzeko ordua heldu da maisu onenetariko baten eskutik.

Pasatu dira hiru urte ikasle- irakasle moduan ezagutzen garenetik, baina gure harremana zilarraren garaian hasi zela esan daiteke. Cirilo, nire gurasoen laguna, irakasletzat izan nuen bi urtez  gaztelaniazko irakasle hau. Izan dudan irakaslerik onena izan zen, baina ez akademikoki errendimendua ateratzen zigulako, baizik eta kritikaren bidetik inguratzen gaituen munduaren errealitatea ezagutzera eraman ninduelako. Jakin- mina pizteko trebetasuna zuen tipoa zen, klaserik astunenak interesgarrienak bihurtuz, eta denok aho zabalik usten gintuztenak.
Berarekin ordu beteko elkarrikezta horretan irakaslearen begietatik ikustera eraman ninduen, niretzat pentsa ezinak ziren erantzunak ematen zizkidalako. Bere ikaslea nintzen garaiari buruz hitz egiteko astirik ez izatea pena eman zidan, denbora aldetik justu zebilen eta. Hala ere irakasle moduan lehengoko urteetan bizitako anekdotak kontatu zizkidan, batzuk beste batzuk baino barregarriagoak zirenak.
Cirilori egindako elkarrizketa horretatik ateratako ondorioak, irakasle moduan jarduten hasten naizen momentuan erabili beharreko gomendioak bezala hartu nituen:
  • Arazoen aurrean egin daitekeen gauzarik onena denbora pasatzen ustea da giroa lasaitu arte eta geroago jarrera lasai batetik arazoari konponbidea aurkitzen saiatu behar gara.
  • Haurrak azterketa bat gainditzeko prestatu beharrean, beraien kuriositatea pizten saiatu behar gara.
  • Gehien motibatuko nauena, ikasleengandik kalean jasotzen dugun agurra izango da, hori negatiboki markatu ez ditugula adierazikodigulako.
  •  Pazientzia handia izatea, jakinda, ikasleen jarrera bere adinaren berezko dela.
  •  Neskak zein mutilak berdin tratatzea, arrakasta akademikoaren gainetik dagoela, eta bien arteko elkar bizitza funtsezkoa dela bizitza praktikorako.

PARE BAT ORDU IRAKASLE ON BATEKIN

DBH-ko lehen 2 urteetan maisu eta tutore izan nuenari elkarrizketatu diot. Atzera begirada bat eman eta oraintxe konturatu naiz izan dudan irakasle onenetariko bat izan dela, onena ez esateagatik. Juan Luis Isasi du izena, 58 urtekoa eta 25 urte baino gehiago klaseak ematen ari dena."Juanlu", bere ezizena, euskara irakasgaia eman zigun niri eta nire gelakideei bi urtetan zehar.
Luze eta zabal hitz egin genuen, elkarrizketa 2 ordu eta laurdenekoa (gutxi gorabehera) izan baitzen. Hala ere, ez genuen bakarrik nire egitekoaz jardun, baizik eta bere ikaslea izan nintzen urteez eta gaur egungo bion bizitzari buruz hitz egin genuen. Honekin erakutsi zidan benetan irakasle eredugarria zela eta are pertsona onagoa. Denbora guzti horretan zehar, barreak ugariak izan ziren baita nostalgia ere pasatutako garaiak oroitzean: klaseko gertaera barregarriak, haserreak, egindako ibilaldi guztiak, une berezi eta gogoangarriak...
Gainera, esperientzia erabilgarria dela deritzot makina bat gauza ikasi bainituen. Berriz ere, Juanlu-k ikasteko asko eman zidan:
  • Bere ezaugarri nabarmenetako bat ikasleekiko gertutasuna da.
  • Nire irakasle lanerako eman zizkidan hainbat aholkuren artean, badago bat guztiz liluratu ninduena, honela esan zidan: "Ez da erraza, Asier, baina ahal duzun guztietan neska mutilen buruan kokatu."
  • Bere irakasle izateko motibazioa ere hunkitu ninduen: euskararen alde egiteko eta babesteko; euskara ez baita hizkuntza bat soilik, beste gauza asko transmititzen ditu.
  • Irakasle lanetik politena pertsonekin lan egitea dela.
  • Niretzako hezkuntzaren helburua dena esaldi batean laburbildu zidan: "Perfektua izatea, nota bikainak ateratzen dituztenak, ondo dago. Baina gustukoago ditut legalak eta zintzoak direnak."
  • Irakasle lana ondo betetzeko bakoitzak bere buruarekin gustura egotea garrantzitsuena da.

lunes, 14 de noviembre de 2011

Birginia irakasleari egindako elkarrizketa.

Elkarrizketa hau nik uste nuena baino gehiago aportatu dit, oso gustura egin nion elkarrizketa Birginiari oso atsegina izan nuen irakaslea izan zelako. Birginia 37 urte daramatza irakaskuntzan, esperientzia handia duen irakaslea da, eta gehien harritu nauena irakaskuntzagatik azaltzen duen bokazioa izan da.Lanera gogotsu joatea, umeekin lan egiteko beharrezkoa den indarra ematen dio. Umeekin lanean aritzea ez du erresa ez zaila denik esan baina bai ,umeekin lan egiteko gogoa izatea beharrezkoa dela . Azpimarratzekoa izan da bere lanari buruz hitz egiterakoan, ilusioz beterik egiten duela, datorren urtean erretiroa hartuko duen arren. Birginia nire matematikako irakaslea izan zen, ni txikitatik beldurra nien matematikei,oso txarto pasatzen nuen arbelera ariketak zuzentzera atera behar nuenean, baina Birjiniaren laguntzaz arbelara ateratzeko beldurra alde batera uzten lagundu zidan. Poz handia eman zidan birjina berriro ikusteak eta zenbait anekdota kontatzeak nire haurtzarora bueltatzera egin zuen. Birjinia oso pertsona eztia eta hurbila izan da beti bere ikasleekin eta hori izan da beste irakasleengandik bereizten duena.

Irakasle lanean kontuan hartu beharrekoak:
1.       Arazoak ez dira bertan behera utzi behar, eta aurre egiteko zailtasunak baditut kolektiboarekin kontuan hartu behar dut, arazoari beti konponbide bat emateko prest.
2.       Nire lan metodoa eta gelan azaltzen dudan jarrera, nire ikasgaian eta ikasleengan eragin zuzena izango du.Umeekin hurbiltasuna edukitzea ondorio positiboak izango ditu.
3.       Umeei errefortzu akademikoa emateaz aparte, etxeko giroa desegokia baldin bada, klase orduetatik kanpo laguntza eman beharra dago, haiengan motibazioa pizteko.
4.       Gizarte aldaketak direla eta, klaseak emateko metodoak, umeak motibatzeko teknikak etab aldaketekin batera aldatuz joan behar dira.
5.       Etorkizunari begira umeei bide asko zabaldu behar zaizkie, guztiok ez baitira ikasle onak izango, baina beste arlo batean oso onak izan daitezkeenez gustuko dutenaren arabera bide berriak zabaldu behar zaizkie. Ikasle ona ez izatea ez du frakasoa adierazten.
6.       Heziketa oneko pertsonak izan daitezen ,metodologian jarrerak oso garrantzitsuak dira.
7.       Ikaslea pertsona bat da gauza guzien gainetik, ez ditut emaitzak soilik kontuan hartu behar.



sábado, 12 de noviembre de 2011

Mapa Kontzeptuala

.

irakasle onenarekin elkarrizketa

Nik 3.mailan (Lehen Hezkuntzan) emandako irakasle bati egin diot elkarrizketa. Hasiera batean, uste nuen ordubete harekin hizketan egotea ezinezkoa izango zela, baina bai zera! 2 ordu terdi luze egon ginen hizketan kafetegi batean. Hala ere, oso interesgarria iruditu zitzaidan berak esan zuen guztia.
Irakasle honek Koro du izena eta 66 urte ditu. Duela bi urte jubilatu zen hainbat borroka eta sufrimendu ostean. Izan ere, ikastolen sortzaileetako bat izan zen eta bertako garai latzak kontatu zizkidan, beste gauza batzuez aparte, noski. Hainbat oroitzapen ere gogoratu genituen eta guk erabiltzen genituen hitzak baita ere (gehi ordez, eta, bi bider bi ordez, bi biko, berdin ordez, edo, estutxea ordez, xorroa ...). Izan ere, institutura pasa ginenean, gure lagunek barre egiten ziguten esaten genituen hitzengatik. Beraz, elkarrizketa eroso eta interesgarria izan zen. 
Gainera, nik uste dut asko zor zaiola horrelako irakasle bati, eman duen guztiagatik. Asko dago beragandik ikasteko. Orain egindako elkarrizketarekin hainbat gauza ikasi ditut, hala nola, borrokatu egin behar dela nahi duzun gauzagatik. Korok, euskara bultzatzearren, izugarrizko lana egin  zuen eta hark dioen bezala, denok ahal dugun guztia egin beharra daukagu, bestela jai dugu! Umeek bisualizatzen errazago ikasten dutela ere ikasi dut. Egia esan, hark kontatu zidan gauzak benetako neurrian ikusteak asko laguntzen duela, eta ez argazki batzuetan ikusteak. Izan ere, argazkian ikusitakoaz ez dira oroituko handik bi astetara,, baina errealitatean ikusi izanak oroitzapen batzuk utziko dizkie. 
Lan hau oso interesgarria eta atsegina iruditu zait, errepikatzeko modukoa. Oso gustura egon naiz berarekin eta gainera, irakasle hau izateaz harro nagoela erakutsi dit. 

miércoles, 2 de noviembre de 2011

Adimen emozionala eskoletan ezartzea.


Aste honetan jakitera ematen dizuedan albiztea azken hilabetean lantzen ibili gara adimen emozionalaren gaiari buruzkoa da, jadanik SEK institutuak eta Eduart Punset sortutako , ulermen publikorako erakundeak inteligentzia emozionala txertatu egin nahi dute eskoletan. Camilo Jose Cela unibertsitateak protagonista izango da proiektu honetan, batez ere irakasleen formakuntzara begira. SEK hezkuntza instituzionalak abian jarri nahi duen proiektu berriari , Collaborative for Academic, Social and Emotional Learning (CASEL) eta Linda Lantieri adimen emozionalari buruzko aditu naguzienak emango diote abala.Lantieri zenbait liburu argitaratu eta saldu egin ditu  Daniel Goleman psikologoarekin, adimen emozionalaren autore garrantzitsua.
Adimen emozionala eskoletan emateko irakasleen formakuntza arlo horretan garatua izatea beharrezkoa da, nahiz eta zientzia abstraktua izan ,adimen emozionala ezin daiteke forma espontaneo batean eman baizik eta planifikazio zientifikoa behar du. Adimen emozionala umeen gaitasun sozialak, garapen fasean akatsik egon ez daitezen, kontroltzen du eta hezkuntzan errendimendua hobetzen  du.
Programa emozionalak eta sozialak, eskolan lantzea interesgarria eta garrantzitsua izango litzateke,umearen garapen soziala, emozionala eta akademikoa hobetzen delako.
Umea garapen fasean dagoela, eskolan gainerako umeekin interakzioan dago, eta haiekin ezperientzi onak eta txarrak konpartituko ditu, ezperientziei aurre egiteko formakuntza eman behar diete etxetik zein eskolatik, eskolan sozializio prozezu naguziena ematen delako. Gainerako umeekin zenbaitetan desadoztasunak sortuko dira eta gatazka hauei aurre egiteko gaitasunik garatzen ez badu umea, autoestima falta, antsietatea, depresioak, ekintza agresiboak... garatu ditzake. Araso hauek  umearen garapenean influentzia handia izango dute , eta noski arlo akademikoan ere. Egoera hau sahiesteko irakasleen interbentzioa  beharrezkoa izango da, gainera hauen laguntzaz umea gainerako umeen pentsakerak eta ekintzak  behatzen eta ulertzen sahiatzen badira, elkarrekiko harremanak izatea erresagoa izango da, gainera haien arteko errespetua izaten ikasiko dute eta horri esker gizartean elkarbizitza posiblea izatea lortuko dute.
Hona hemen albizteari buruzko bideoa