miércoles, 16 de noviembre de 2011

PARE BAT ORDU IRAKASLE ON BATEKIN

DBH-ko lehen 2 urteetan maisu eta tutore izan nuenari elkarrizketatu diot. Atzera begirada bat eman eta oraintxe konturatu naiz izan dudan irakasle onenetariko bat izan dela, onena ez esateagatik. Juan Luis Isasi du izena, 58 urtekoa eta 25 urte baino gehiago klaseak ematen ari dena."Juanlu", bere ezizena, euskara irakasgaia eman zigun niri eta nire gelakideei bi urtetan zehar.
Luze eta zabal hitz egin genuen, elkarrizketa 2 ordu eta laurdenekoa (gutxi gorabehera) izan baitzen. Hala ere, ez genuen bakarrik nire egitekoaz jardun, baizik eta bere ikaslea izan nintzen urteez eta gaur egungo bion bizitzari buruz hitz egin genuen. Honekin erakutsi zidan benetan irakasle eredugarria zela eta are pertsona onagoa. Denbora guzti horretan zehar, barreak ugariak izan ziren baita nostalgia ere pasatutako garaiak oroitzean: klaseko gertaera barregarriak, haserreak, egindako ibilaldi guztiak, une berezi eta gogoangarriak...
Gainera, esperientzia erabilgarria dela deritzot makina bat gauza ikasi bainituen. Berriz ere, Juanlu-k ikasteko asko eman zidan:
  • Bere ezaugarri nabarmenetako bat ikasleekiko gertutasuna da.
  • Nire irakasle lanerako eman zizkidan hainbat aholkuren artean, badago bat guztiz liluratu ninduena, honela esan zidan: "Ez da erraza, Asier, baina ahal duzun guztietan neska mutilen buruan kokatu."
  • Bere irakasle izateko motibazioa ere hunkitu ninduen: euskararen alde egiteko eta babesteko; euskara ez baita hizkuntza bat soilik, beste gauza asko transmititzen ditu.
  • Irakasle lanetik politena pertsonekin lan egitea dela.
  • Niretzako hezkuntzaren helburua dena esaldi batean laburbildu zidan: "Perfektua izatea, nota bikainak ateratzen dituztenak, ondo dago. Baina gustukoago ditut legalak eta zintzoak direnak."
  • Irakasle lana ondo betetzeko bakoitzak bere buruarekin gustura egotea garrantzitsuena da.

1 comentario:

  1. Uh! Lehenen irakurri dut lana zure sarrera hau baino. Argi-argi dago emankorra izan zela.

    ResponderEliminar