miércoles, 19 de octubre de 2011

Autokritika

Nicolas Cuevas naiz eta gaur goizean irakaskuntza funtzioko ikasgaian, lau pertsonako talde baten aurrean adimen emozionalaren inguruan hitz egin behar izan dut. Ikuspuntu pertsonal batetik esan beharra dut sakontasun falta handia iizan dudala, gaia gainetik azaldu dizkiedalako eta gauza zehatzetan sakondo barik, gainera lar arin hitz egiten dut eta beraz nire kideak apunteak hartzerako orduan zailtasunak izan dituzte. Hala ere, dena ez dut txarto egin, azaldu dudana argi eta garbi azaldu dut, eta bizitzan ematen diren zenbat adibiderekin erlazionatu dut gai hau. Beraz orokorrean, hobetu beharrekoa gehiago da, ondo egindakoa baino, baina aukera honi esker zeregin horietan aurrera egingo dudala pentsatzen dut.

1 comentario:

  1. Nicolas, etiketez izenpetu, ez postaren barruan.
    Nik ere zure antzerako ustea dut; hala ere, ez duzu esaten besteek zer esan duten zure usteen gainean, ezta zuk ondo zer egin duzun esan dizuten ere. Horrela errazago egiten da aurrera, aurrea non dagoen jakin beharra daukagulako

    ResponderEliminar