jueves, 17 de noviembre de 2011

Elkarrizketa bateratua

Lau ikasle eta lau irakasle desberdin, bakoitza adin ezberdinekoak, baina dudarik gabe bikainak irakasle bezala. Bakoitzaren elkarrizketa bukatu ondoren,  taldearen aurrean azaldu eta guztion erantzunak  amankomunean jartzen saiatu gara.  Batez ere, gelan proposatu ziren galderetan oinarritu gara, hala ere, elkarrizketetan landutako gai interesgarriei ere erreparatu diegu. Azkenik, bakoitzak  zer ikasi  duen atera du ondorio gisa.
Hasteko, irakasle izatearen alde onak ugariak dira. Baina arreta gehien deitu digutenak ikasleekin lan egitea, aurrera atera direla ikustea eta ilusioarekin egunero lan egitea dira. Hala ere, dena ez da dirudien bezain polita, izan ere,  klaseko giroa ez da izaten nahi bezain ona, eta horrek irakaslearen motibazio galera sor dezake, lanera joateko gogoa galduz, beste ondorio txarren artean. Horrez gain, irakasle ona izateko eta zailtasunei aurre egiteko gomendioak eman dizkigute, haien esperientzian oinarrituz. Lehenik eta behin, jakinduria arlo bat menperatzea baino garrantzitsuagoa pazientzia eta bokazioa izatea da, adinari dagozkion jarrerak ulertu ahal izateko. Bestalde, gizartean gertatzen ari diren etengabeko aldaketen ondorioz irakasleak aldaketekin batera bere burua berriztatu beharra du. Konturatu egin gara hezkuntza gizartearen isla dela eta bertan ematen diren arazo guztiak hezkuntzan ondorio negatiboak ematen dituela. Autoritatea eredurik garrantzitsuena  da, izan ere gurasoek irakasleriarenganako  adierazten duten konfiantza eta errespetu eza beraien seme-alabengan eragina du eta hori dela eta autoritateak  indarra galdu.
Taldearen ustez,  ariketa hau oso baliagarria izan da, irakasle lana nolakoa den kontzientzia hartzeko. Ondorio bezala zera atera dugu:  pertsona pertsona gisa garatu behar da eta ez entziklopedia bat balitz bezala. Izan ere, oinarria ez dago emaitzetan, baizik eta egindako lanean.

1 comentario: