jueves, 24 de noviembre de 2011

KLASEAN HITZ EGINDAKO EGOEREN HAUSNARKETA

Atzoko hizketaldia oso interesgarria eta baliagarria izan zen.
Mundu honetan hainbat arazo daude eskolarekin lotuta eta horietako askori soluzioa aurkitzea oso zaila da. Atzo   hitz egindakoak gai hau jorratzen du eta egia esan, konponbidea ateratzen ez nekizkien gai batzuk azaldu ziren.
Arrazakeriarekin hasi ginen. Eskola askotan gertatzen den gaia dugu hau eta eurek esan bezala, beste ikasleei haren lekuan jarriz, zein egoeratan dagoen sinestarazi behar zaie. Horrela, euren jokabidea alda dezaten. Bullying-aren kasuan, ez litzaidake bururatuko arazoa konpontzeko galdeketa egiten hastea eta hortik ondorio batzuk ateratzea, ondoren arau batzuk jartzeko, nahiz eta hori oso logikoa izan. Bullying-a ere asko ematen da eta gainera, askotan, ez gara konturatzen bullying kasu batera heldu garela. Izan ere, psikologikoki egiten den bullying asko dago.  Beste hainbat kasu ere aipatu zituzten, hala nola, doluaren egoera, non denok pixka bat burumakur geratu ginen olaiak bizitako esperientziarekin, etxean tratu txarrak pasatako umearen egoera, interesgarria hori ere olatzek jarritako adibideekin ... baina etxean gurasoen arteko tratu txarrak ikusitako umearen egoera azpimarratu nahi dut, izan ere, nik neuk bizitako esperientzia bat da eta egia esan, oso identifikatuta sentitu nintzen. Ez zen oso une polita izan niretzat, oroitzapen txar asko ekarri baitzizkidan gogora. Egia da horrelako egoerak ez direla samurrak eta egoera horren ostean kontzentrazio maila asko jaisten da, ez baita une jakin batean gertatzen den gauza. Horrek luzaroan dirau. Gainera, umeak askotan ezkutatu egiten du egoera horretan bizi dela eta ez da erraza zer gertatzen zaion asmatzea.
Hau esanda, beraz, asko ikasi dut egoerei buruz eta irakasle izatean baliagarria izango dela iruditzen zait, izan ere, ziur aski horrelako kasuren bat izango dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario