jueves, 8 de diciembre de 2011

euskaraz ingelesez baino jarduera gutxiago izan da uda ikastaroetan

artikulu honek euskarak zein indar gutxi duen adierazten digu modu zehatz batean. Izan ere, EHUren Uda ikastaroetan lau jarduera baino ez dira euskaraz izan; ingelesez ordea, bost. Gainontzekoak gazteleraz, noski. Hau kontuan hartuta, lotsagarria da euskara noraino iritsi den. Gazteleraz euskaraz baino gehiago emango zirela nahiko argia da, horrek ez nau harritzen, baina ingelesak ere euskara gainditzea marka da gero! Horrela ez goaz inora; euskara ez dugu aurrera eramango.
Dena den, EHUren Uda ikastaroen antolatzailea, artikuluak dioenez, ez da EHU bera, baizik eta fundazio bat. Eta De la Cuestak dioen bezala, ez dut uste euskarazko eskaintza gaztelaniaren pareko izatera iritsi ahal den, baina ingelesarena euskararena baino handiagoa izateak lekuz kanpo utzi nau.

1 comentario:

  1. Diozuenaren "ispirituarekin" bat banator ere, gauza oso garrantzitsu bat ahaztu duzula esan beharrean nago: EHEko militante baten artikulua izan daiteke zurea, Orioko udaltzaingoan sartzeko oposizioak prestatzen lebilkeena. Non dago zure idatzian irakaslegaia?
    Daukazun euskaltasuna agertuko da, egiten duzun lana egiten duzula, badakit, baina hemen irakasle bezala pentsatu behar duzu.

    ResponderEliminar