miércoles, 2 de noviembre de 2011

Adimen emozionala eskoletan ezartzea.


Aste honetan jakitera ematen dizuedan albiztea azken hilabetean lantzen ibili gara adimen emozionalaren gaiari buruzkoa da, jadanik SEK institutuak eta Eduart Punset sortutako , ulermen publikorako erakundeak inteligentzia emozionala txertatu egin nahi dute eskoletan. Camilo Jose Cela unibertsitateak protagonista izango da proiektu honetan, batez ere irakasleen formakuntzara begira. SEK hezkuntza instituzionalak abian jarri nahi duen proiektu berriari , Collaborative for Academic, Social and Emotional Learning (CASEL) eta Linda Lantieri adimen emozionalari buruzko aditu naguzienak emango diote abala.Lantieri zenbait liburu argitaratu eta saldu egin ditu  Daniel Goleman psikologoarekin, adimen emozionalaren autore garrantzitsua.
Adimen emozionala eskoletan emateko irakasleen formakuntza arlo horretan garatua izatea beharrezkoa da, nahiz eta zientzia abstraktua izan ,adimen emozionala ezin daiteke forma espontaneo batean eman baizik eta planifikazio zientifikoa behar du. Adimen emozionala umeen gaitasun sozialak, garapen fasean akatsik egon ez daitezen, kontroltzen du eta hezkuntzan errendimendua hobetzen  du.
Programa emozionalak eta sozialak, eskolan lantzea interesgarria eta garrantzitsua izango litzateke,umearen garapen soziala, emozionala eta akademikoa hobetzen delako.
Umea garapen fasean dagoela, eskolan gainerako umeekin interakzioan dago, eta haiekin ezperientzi onak eta txarrak konpartituko ditu, ezperientziei aurre egiteko formakuntza eman behar diete etxetik zein eskolatik, eskolan sozializio prozezu naguziena ematen delako. Gainerako umeekin zenbaitetan desadoztasunak sortuko dira eta gatazka hauei aurre egiteko gaitasunik garatzen ez badu umea, autoestima falta, antsietatea, depresioak, ekintza agresiboak... garatu ditzake. Araso hauek  umearen garapenean influentzia handia izango dute , eta noski arlo akademikoan ere. Egoera hau sahiesteko irakasleen interbentzioa  beharrezkoa izango da, gainera hauen laguntzaz umea gainerako umeen pentsakerak eta ekintzak  behatzen eta ulertzen sahiatzen badira, elkarrekiko harremanak izatea erresagoa izango da, gainera haien arteko errespetua izaten ikasiko dute eta horri esker gizartean elkarbizitza posiblea izatea lortuko dute.
Hona hemen albizteari buruzko bideoa

1 comentario:

  1. Berri interesgarria, Olaia; polito aurkeztuta eta polito kontatua, arteaz. Orain ohartxu batzuk:

    a)Izenburua ipini berriei; argi dago testu prozesatzailean idatzi duzula eta hor izenburu bat ipini duzula, baina hori ez da post honetako izenburua. (Honek ere) ez dauka; begira

    b) Agian, gehiegi zentratzen zara berrian datozen datuak birsortu eta ber idaztean eta ahal duzuna baino gutxiago iritzian, hausnarketan eta bestelako gauzekin lotzeko ahaleginean.
    Hori nire ustea da, horrenbeste ez dizut irakurri eta are gutxiago zu ezagutu. Estiloak eta gustoak ere hor daude-eta.
    Maila pertsonalean berbetan, gustura irakurri dut; maisua izan behar dudanez, ikaskuntzan sakontzeko bideari antzematen saiatu behar dut.

    ResponderEliminar