domingo, 27 de noviembre de 2011

Klasean aurkeztutako arazoen inguruko hausnarketa

      Asteazkenean klasean aurkeztutako arazoak anitzak ziren, arrazakeria, bullying-a, etxeko tratu txarrak, dolua ..., baina denek gauza aman komun bat dute: Tutoreek, horiei aurre egiten jakin behar dute.
Lehenik eta behin gero eta zabalduago dagoen gaiarekin hasi ziren, arrazakeria. Honen inguruan informazio berririk ez genuen jaso, arazoaren benetako zergatian eta konponbideetan sakondu ez zutelako, ordea, bullying-aren inguruan egindako hausnarketak eta planteatutako kasua, pentsaraztea egin gintuela esango nuke. Fikziozko kasu baten bitartez, problematikaren berri eman ziguten eta horretareko konponbideen azalpena argia eta praktikan jartzeko moduko iruditu zitzaidan, hau da, eraginkorra zirudien. Etxeko tratu txarren inguruan ere eztabaidatu egin genuen eta gai honen aurkezpenean zenbait gabezi islatu zirela uste dut, bata, sinesgarritasun falta eta bestea, sakontasuna zen. Hala ere, tutorearen ikuspegitik planteatutako konponbideak oso interesgarriak izan ziren, honelako arazoei aurre egiteko tresnak eskasak baitira, baina urritasun hori desagerraraztea lortu zutela esango nuke. Ondoren, doluaren inguruan Olaiak, istorio hunkigarri bat kontatu zigun, baina arazo honi aurre egiteko baliabideak argi geratu ez zirela esango nuke, gai hau bere osotasunean ulertzerik ez nuelako izan. Eta azkenik, umeak etxean jasotako tratu txarren inguruan, informazioa jaso genuen eta horrez gain, aurkezleek haiek bizitako anekdota batzuen berri eman ziguten, problematika honen seriotasunaren jakitun egiteko.
Orokorrean, arazoen aurkezpenean, denek ondo aritu zirela esango nuke, baina  zintsotasunaren ikuspegitik, koponbide gutxi eta oso oinarrizkoak aurkeztu zirela esango nuke. Turore izango banintz, haiek emandako gomendioekin, aurre egitea zaila egingo litzaidake, talde bitan izan ezik, gainontzekoetan, problematikaren benetako zergatira heldu ez zirelako edota planteatutako konponbideak, zenbait kasutarako balio baino ez zutelako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario