domingo, 23 de octubre de 2011

Nola erabili dezakegu adimen emozionala seme-alaben emaitz akademikoak hobetzeko?


Aurretik esan genizuen bezala, adimen emozionalaren inguruko albiste osoa eskaintzen dizuegu. Albiste honetan erakutziko dizuegu, nola erabili dezakezuen adimen emozionala zuen seme-alaben emaitz akademikoak hobetzeko.

Lehenik eta behin azalduko dugu, nola erabili dezakegu adimen emozionala seme-alabak beraien ikasketetan laguntzeko. Ikerketa askotan demostratua izan den bezala, gutxi gora behera gure ezugarri emozionalen %50 geneetatik datorkiguz, eta beste %50 gure heziketatik eta gure haurtzaroko esperientzietatik datorkiguz. Hau kontuan izanda, onartuz jadanik gauza batzuk aldaezinak direla, lagundu ahal izango ditugu gure seme-alabak adimen emozionalaren eremu bakoitzean. Lehengo eremua autoezagutzea da, hautemanez posiblea den antzietate baten seinaleak, urdurirasuna edo beldurra eta aurreikusiz harreman arazoak, ikasketa etapak zaildu ditzaketelako. Emozioen kontrola ere garrantzitsua da, horretarako estrategia psikologikoak ikasi egin behar dira, aurretuk aipatutako arazoak sahiestu ahal izateko. Bestalde motibazioa dago; hau, benetako ikasketarako faktore ezinbestekoa da, hau barik ikasterik ez dagoelako, eta azkenik empatia eta sozializazioarako gaitasunak daude, hauen bitartez bilatzen dena da, besteen sentimenduak ulertu ahal izatea eta haiekin ( familia, lagunak, irakasleak) harreman on bat izatea. 
Familia da gazte baten estimuluak piztu ditzakeen iturri garrantzitsuena, ikasketak arrakastaz gauzatzeko, hau eragin handia duelako, oreka emozionalean eta segurtasun afektiboan. Beraz, seme-alabak laguntzeko oinarrizko era bat da, guraso moduan esku hartzea , ikasketendako positiboak diren gauza guztietan. Hala nola, etxean ikasketak modu onenean garatzeko giroa sortuz, seme-alabek imitatuko dituzten jarrera eredugarriak mantenduz ( telebistako saioak aukeratu, asko irakurri, proiektu familiarrak komentatuz, gaurkotasun albisteak komentatu), etxea eskola baten ez bihurtzea, bazik eta eskolarekin batera koordinatzea, ikasketa autonomia bat egotea, gurasoek aholkuak emanez, baina ikaslearen lana ordezkatu gabe eta eskolan gertatzen dena, etxean inporta zaiela demostratuz. Horrez gain, garrantzitsua da gurasoek gauza negatiboen inguruan errieta askorik ez egitea, batez ere gauza positiboak baloratuz, gatazkei seriotasunez aurre egitea, auto kalifikaziorik ez egitea eta emaitzen aurrean jarrera egoki bat mantentzea. Interesa eta motibazioa ez dira guk nahi dugun momentuan eta nahi dugun pertsonan sortu daitezkeen gauzak, baina hauetan jaitziera bat ematen denean ikuspegia aldatu dezakegu, indar psikologikoa eta emozionala berrezkuratuz edo batuz, motibazioa amaierazko edo erdiko helburutzat hartuz. Horrela inolako motibaziorik eragiten ez dion gai hori, menperatua izan daiteke, burua erabilgarritasunean, zentzumenean edo gai horrekin duen erlazioan ipiniz. Familiengandik eta eskolangadik datorkizkien estimuluak harmonikoki jardun behar dute, ikasleek esfortzu bat egiteko, bestela batzuen influentzia besteena suntsitu edo murriztu dezake. Beraz, guraso eta irakasleen arteko lankidetza estua izan behar da, horretarako gurasoekin bilerak izan behar dira. Gurasoek seme-alaben esfortzua gehiago baloratu behar dute, beti emaitzetara begira egon beharrean, izan ere esfortzua hezkuntzaren oinarria da. Honela, emaitz desberdinen aurrean, gurasoek jakin ahal izango dute, euren seme-alabei komeni zaiena: motibazioa, errefortzuak, zigorra, etab. Autonomia puntu bat ere eman behar diete, bere kabuz egin dezaketen guztian gurasoek esku hartu gabe eta beraien gaitasunen araberako emaitzak bakarrik eskatu behar dizkiete. Ezinbestekoa da, gurasoak euren seme-alaben jarraipen bat eramatea eta ez ebaluazioz ebaluazioz; jarraipena jarraia bada eta gurasoek horren inguruan interesa edo kezkak dituztela transmititzen badizkiete, gogor egindako lana arinago saritua izango da.

Azkenik esan beharra dago, emaitzak espero ziren moduan izaten ez baldin badira, gurasoen jarrera ez dela izan behar gogorra, beraiengan konfiantza duzula transmititu behar zaie, eurek horren inguruan hausnartzeko. Hori horrela bada, poliki- poliki euren esfortzua handiagoa izango da.

1 comentario:

  1. Lehenengo begirada batean, ezin hobetzekoa.
    Irakaslea naizenez, lehenengoaren gainetik bigarrena ere egin behar izan dut; haren haritik ohar batzuk, betiere analisiaren sakontasun eta egituraketa goraipatzekoak direla ahaztu gabe.

    * Zuetariko bat gurasoa da? Hala bada, lehenengo oharrak sobera.

    * Alderdi praktikoa zuen bizitzan txertatua izan behar luke, zuek "aste honetan" egin ahal izateko modukoa. Asmoa zera da, zuek egiten dituzun gomendio praktikoen ebaluazioa egiteko aukeran egotea.

    * Bik izenpetzen duzue; beste atal bat egingo dute falta direnek? Haserretu zarete? ...

    * Gaitasun literario handia dago idatzian; hala ere, zuzentzaile ortografikoak pare bat gauza nabarmenduko lituzke, eta arretaz (eta ez inbidiaz) irakurriko dizuen norbait lortuko bazenute, gramatika eta estilo zuzenketa pare bat ere egingo zenizkieke, perfekziorako bidean.

    * Bigarren esteka, agian, konfundituta ipini duzue, hor emaitza akademikoez nabarmen ez baitut ezer argi lotu.

    ResponderEliminar