martes, 6 de diciembre de 2011

IKASLEAK BENETAN DIRA IKASLE?

Umearen heziketa prozesu jarraitu bat da. Horrek esan nahi du eguneroko eskola bukatzean bere heziketa ez dela gelditzen hurrengo eguneko klasera arte, baizik eta etxean jarraitzen du. Artikulu hau, beraz, oso baliagarria da gurasoen jarrera umearen maila akademiko zein pertsonalean nolako garrantzia duen ikusteko.
Umearen etxeko lanak direla eta, eztabaida handia sortu egin da: Batzuetan ez dira etxeko lan nahikoak bidaltzen; besteetan, ordea, gehiegi dira; umearentzat zailegiak izan daitezke; lanak askotan Internetetik zuzenean jaitsitakoak dira, hau da, kopia-pega bat etab.
Umea zailtasunak baditu etxerako lanak egitean, gurasoek normalean 3 jarrera desberdin hartzen dituzte: Inplikatzen dena, akademia edo irakasle pribatu batera jotzen duena edo ez duena ezer egiten.
Nire ustez, nahiz eta aita-amak umearen etxeko lanetan inplikatu, arriskutsua izan daiteke haurrarentzako. Izan ere, horrela neska-mutilek ez dute bere iniziatiba, zailtasunen aurkako jarrera, esfortzu gaitasuna garatzen. Erlaxatu egiten dira eta zailtasun bat izaten duten bakoitzean bere gurasoengana jo egingo dute. Jarrera hau behin eta berriro errepikatuko da eta, azkenean, umeak ez du ezer ikasiko.
Jarrera hau ekiditeko, gurasoek egin behar luketen gauza bakarra umeak motibatzea dela uste dut. Horrela, beraien kuriositatea handituko da eta beraien kabuz ikastera ikasiko dute. Rousseau filosofo frantzesak zioen bezala gizakia naturaz kuriosoa da. Kuriositate hori lantzea da gakoa.

1 comentario:

  1. Artikulu ona! Uste dut datorren kurtsurako gordeko dudala.
    Zuri esan, baina, irakasle ikuspegia lantzeko orduan nahikoa makal. Orain badira, ba, guraso-eskolak? Ba, holako baten irakaslea ematen duzu; saiatu behar duzu, ahal duzun neurrian, zure pentsamendua irakasle-pentsamenduan ardazten. LHko irakasle, jakina.

    ResponderEliminar