domingo, 30 de octubre de 2011

DONOSTIAKO IKASTOLEN SORRERA

http://www.euskonews.com/0067zbk/gaia6704eu.html

Oraingoan Donostiako ikastolen sorrerari buruzko artikulu bat uzten dizuet. Artikulua oso interesgarria iruditu zait, izan ere, nekez ikus daiteke orain garai hartan hainbat irakaslek egin zuten lan gogorra eta arriskutsua.
Nik nire Lehen Hezkuntza Orixe ikastolan egin nuen eta artikulu hau irakurri ostean ikastola hark, bere garaian, zein garrantzi izan zuen konturatu naiz. Artikulu hartan aipatzen diren irakasle batzuk (Miren Terese Aleman, Koruko Aldanondo, Mari Karmen Mitxelena, Elbira Zipitria ... ) nire irakasle izandakoak dira, hain zuzen ere, lehenengo biak. Mari Karmen Mitxelena gure irakasle izan behar zuen urtean jubilatu zen, hala ere, bera ezagutzeko aukera ere izan genuen. Oroitzen naiz hiru irakasle horiek ez zigutela gazteleraz hitz bat ere egiten uzten ez bazen gaztelerako klasean ginela. Haientzat euskara bultzatzea zen gauza garrantzitsuenetako bat eta horretarako, ikasleengan ikusten zuten etorkizuna, beraz, dena euskaraz egin behar izaten genuen, bestela, zigorra jasotzen genuen. Izan ere, haien iritziz, gure identitatea, euskal identitatea, euskaran zegoen. Zerk emango zigun euskaltasuna euskarak baino hobeto?
Orixe ikastola 1970ean izan zen legeztatua irakasle hauei esker, hainbat sufrimendu eta borrokaren ostean. Hasiera batean ezkutuka irakasten zieten ikasleei talde txikitan, noski, material eskasaz, lurrean ... Hortaz, kaxak, txotxak, margoak ... erabiltzen zituzten ikasgai guztietarako. Beste artikulu batean garbiago agertzen da hori (aspaldi aurkitu nuen eta orain ez dut aurkitu ... ). Artikulu hura irakurtzean, ilusio handia egin zidan zein metodo erabiltzen zituzten irakurtzea, gerora, gure irakasle izandako bi horiek metodo berdinak erabiltzen baitzituzten, gehienbat matematiketan. Izugarri ikasi nuen bi irakasle horiekin (horietako bati egin diot galdetegia, hortaz, bertan informazio gehiago emango dut), duda gabe, gehien irakatsi didaten irakasleak izan dira.
Hau esanda, euskaragatik esfortzu handiago bat egin beharko genukeela uste dut, hauek egin eta lortu zuten guztia eta gero, pena handia baita gaur egungo gizartean euskara jakinda, ez erabiltzea. Penaz gain, errespetu falta bat da irakasle horiekiko.


Hemen utziko dizuedan esteka hau youtubeko bideo bat da. Bertan 2009an garai hartan lan izugarria egin zuten irakasleei urrezko domina ematen zaie eta garai hartako egoera islatzen da apur bat:
http://www.youtube.com/watch?v=4vpuu7axgGQ

domingo, 23 de octubre de 2011

Nola erabili dezakegu adimen emozionala seme-alaben emaitz akademikoak hobetzeko?


Aurretik esan genizuen bezala, adimen emozionalaren inguruko albiste osoa eskaintzen dizuegu. Albiste honetan erakutziko dizuegu, nola erabili dezakezuen adimen emozionala zuen seme-alaben emaitz akademikoak hobetzeko.

Lehenik eta behin azalduko dugu, nola erabili dezakegu adimen emozionala seme-alabak beraien ikasketetan laguntzeko. Ikerketa askotan demostratua izan den bezala, gutxi gora behera gure ezugarri emozionalen %50 geneetatik datorkiguz, eta beste %50 gure heziketatik eta gure haurtzaroko esperientzietatik datorkiguz. Hau kontuan izanda, onartuz jadanik gauza batzuk aldaezinak direla, lagundu ahal izango ditugu gure seme-alabak adimen emozionalaren eremu bakoitzean. Lehengo eremua autoezagutzea da, hautemanez posiblea den antzietate baten seinaleak, urdurirasuna edo beldurra eta aurreikusiz harreman arazoak, ikasketa etapak zaildu ditzaketelako. Emozioen kontrola ere garrantzitsua da, horretarako estrategia psikologikoak ikasi egin behar dira, aurretuk aipatutako arazoak sahiestu ahal izateko. Bestalde motibazioa dago; hau, benetako ikasketarako faktore ezinbestekoa da, hau barik ikasterik ez dagoelako, eta azkenik empatia eta sozializazioarako gaitasunak daude, hauen bitartez bilatzen dena da, besteen sentimenduak ulertu ahal izatea eta haiekin ( familia, lagunak, irakasleak) harreman on bat izatea. 
Familia da gazte baten estimuluak piztu ditzakeen iturri garrantzitsuena, ikasketak arrakastaz gauzatzeko, hau eragin handia duelako, oreka emozionalean eta segurtasun afektiboan. Beraz, seme-alabak laguntzeko oinarrizko era bat da, guraso moduan esku hartzea , ikasketendako positiboak diren gauza guztietan. Hala nola, etxean ikasketak modu onenean garatzeko giroa sortuz, seme-alabek imitatuko dituzten jarrera eredugarriak mantenduz ( telebistako saioak aukeratu, asko irakurri, proiektu familiarrak komentatuz, gaurkotasun albisteak komentatu), etxea eskola baten ez bihurtzea, bazik eta eskolarekin batera koordinatzea, ikasketa autonomia bat egotea, gurasoek aholkuak emanez, baina ikaslearen lana ordezkatu gabe eta eskolan gertatzen dena, etxean inporta zaiela demostratuz. Horrez gain, garrantzitsua da gurasoek gauza negatiboen inguruan errieta askorik ez egitea, batez ere gauza positiboak baloratuz, gatazkei seriotasunez aurre egitea, auto kalifikaziorik ez egitea eta emaitzen aurrean jarrera egoki bat mantentzea. Interesa eta motibazioa ez dira guk nahi dugun momentuan eta nahi dugun pertsonan sortu daitezkeen gauzak, baina hauetan jaitziera bat ematen denean ikuspegia aldatu dezakegu, indar psikologikoa eta emozionala berrezkuratuz edo batuz, motibazioa amaierazko edo erdiko helburutzat hartuz. Horrela inolako motibaziorik eragiten ez dion gai hori, menperatua izan daiteke, burua erabilgarritasunean, zentzumenean edo gai horrekin duen erlazioan ipiniz. Familiengandik eta eskolangadik datorkizkien estimuluak harmonikoki jardun behar dute, ikasleek esfortzu bat egiteko, bestela batzuen influentzia besteena suntsitu edo murriztu dezake. Beraz, guraso eta irakasleen arteko lankidetza estua izan behar da, horretarako gurasoekin bilerak izan behar dira. Gurasoek seme-alaben esfortzua gehiago baloratu behar dute, beti emaitzetara begira egon beharrean, izan ere esfortzua hezkuntzaren oinarria da. Honela, emaitz desberdinen aurrean, gurasoek jakin ahal izango dute, euren seme-alabei komeni zaiena: motibazioa, errefortzuak, zigorra, etab. Autonomia puntu bat ere eman behar diete, bere kabuz egin dezaketen guztian gurasoek esku hartu gabe eta beraien gaitasunen araberako emaitzak bakarrik eskatu behar dizkiete. Ezinbestekoa da, gurasoak euren seme-alaben jarraipen bat eramatea eta ez ebaluazioz ebaluazioz; jarraipena jarraia bada eta gurasoek horren inguruan interesa edo kezkak dituztela transmititzen badizkiete, gogor egindako lana arinago saritua izango da.

Azkenik esan beharra dago, emaitzak espero ziren moduan izaten ez baldin badira, gurasoen jarrera ez dela izan behar gogorra, beraiengan konfiantza duzula transmititu behar zaie, eurek horren inguruan hausnartzeko. Hori horrela bada, poliki- poliki euren esfortzua handiagoa izango da.

viernes, 21 de octubre de 2011

Howard Gardner

 Azken aldian adimenen inguruan lan egiten gabiltzanez, xl semanal aldizkarian adimenarekin lotutako oso elkarrizketa interesgarria aurkitu dugu. Artikulu hau, ordea, adimen anitzei buruz jarduten du. Horregaitik, interesgarria eta aldi berean gehigarria izango zelakoan, artikulu honek dionaren inguruan hausnarketa txikitxo bat eskaintzen dizuegu.


Howard Gardnerren, 68 urteko psikologo, ikertzaile eta Harvard-ko irakaslea, adimen anitzei buruzko teoriak, mundu osoko hezkuntza sistemak aldatzera behartuko du. 
Bere adimen anitzen teoriaren arabera, 8 adimen mota existitzen dira: linguistikoa, logika eta matematikarena, zinetiko-korporala, musikala, espaziala, naturalista, interpertsonala eta intrapertsonala, eta guztiok horietako baten-baten jabe gara, modu garatueago edo ez garatuago batean. Badira ia adimen guzti horiek, guztiz garatuta dituzten pertsonak, baina normalean pertsonak horietako pare batzuetan baino ez gara nabarmentzen ( pertsonaren arabera). 


Gardnerrek honen bidez pikutara eraman du adimena neurtzeko CI testak bertan ez baitziren pertsonen benetako gaitasunak neurtzen, bakarrik emaitz akademikoak; horri esker gizarteari eta batez ere hezkuntza sistemari ate berri asko zabaldu dizkio. Dirudienez, gizakiok jadanik ez gara CI testak ezarritako etiketen menpe biziko; horiek izan baitira gaur egun arte hezkuntza sistemaren eta gure etorkizuna markatuko zuen ardatzik garrantzitsuenetariko bat. 
Hortaz, gizarteari dei bat bidaltzen diogu blog honetatik, teoria honen berri izateko, hau izan behar baita estankaturik bizi den mundu honen berreraikuntzaren oinarri bat. Teoria honi kasu egingo bagenio, gizartearen egitura orokorki aldatu beharko litzateke,guk pertsona moduan garatzen lagunduko diezagukelako eta denborarekin horrela izatea espero dugu, ikaragarrizko potentziala duen gazteria horri, ahalik eta etekin gehiago atera ahal izateko, talentuz beteriko mundu bat sortu ahal izateko


Howard Gardnerren teoriaren inguruan gehiago jakin nahi baduzue, hemen duzue bere "spectrum" proiektuari buruzko albiste bat

kaixo, Nerea Hernandez Antero naiz eta adimen emozionalari buruz aritu naiz irakasle gisa. Gai berdina jorratzen zuen beste irakaslea hasi zenez, nik ez nuen gauza handirik esateko, beraz, gauza gutxi batzuk gehitu eta argitu ditut. Hori bai, lotsa alde batera utzi gabe, ez bainuen konfiantzarik taldekideekin.
Nire taldekideek oso ondo egin nuela esan zidaten, argi hitz egin nuela eta bien artean gauzak esplikatuz oso zehatz eta garbi utzi ditugula ideia nagusiak.

jueves, 20 de octubre de 2011

Apa! Asier Zenikaonandia Obregon naiz eta adimenen kontuan adimen emozionala landu egin behar izan dut. Aurretik esan beharra dago ez dudala behar bezala lana egin; hau da, ez dut informazio nahikoa bilatu eta, ondorioz, sakontasun falta bat igarri zuten nire taldekideek adimen emozionala aukeztu nuenean. Adimen emozionala landu zuen beste taldekideak eta biok eduki berbera izan genuen. Hala ere, klase orduetan landutako datu batzuk gogoratzen nituen, ez ziren asko, baina ekarpen txiki bat egiteko erabili nituen.
Beraz, sakontasun horrek, gehien bat, asko bermatu du nire aurkezpena baita nire urduritasuna ere. Nire gabeziak konpontzea espero dut aurkezpen hauetan hobetzeko.

miércoles, 19 de octubre de 2011

Kaixo! Olaia Osoro Diez naiz, eta gaur klasean egin dugun ariketan adimen emozionalaren berri eman behar izan diet bi taldekideri.
Ikaskideak ez nituen ezagutzen, eta lotsa pixka bat sentitu dut txanda tokatu zaidanean, gainera ez nuen oso ondo prestatuta azaltzea tokatu zaidan zatia, horregaitik ez dakit gaia argi azaldu dudanik ,ezta gaia oso ondo ulertu dutenik. Ahala ere azaltzen ari nintzen gaia nahiko familiarra egin zaie eta horrek azalpena ematerakoan laguntza handia eman dit.

Ikaskideek azalpena bukatzerakoan, kritika labur bat egin didate. Esan didatenez azkenean badirudi  nahiko ondo espresatu naizela , baina urduritasuna nabaritu zaidala ere esan didate ,eta horrek batzuetan azalpena pixkat liosoa izatera eraman du.

Autokritika

Nicolas Cuevas naiz eta gaur goizean irakaskuntza funtzioko ikasgaian, lau pertsonako talde baten aurrean adimen emozionalaren inguruan hitz egin behar izan dut. Ikuspuntu pertsonal batetik esan beharra dut sakontasun falta handia iizan dudala, gaia gainetik azaldu dizkiedalako eta gauza zehatzetan sakondo barik, gainera lar arin hitz egiten dut eta beraz nire kideak apunteak hartzerako orduan zailtasunak izan dituzte. Hala ere, dena ez dut txarto egin, azaldu dudana argi eta garbi azaldu dut, eta bizitzan ematen diren zenbat adibiderekin erlazionatu dut gai hau. Beraz orokorrean, hobetu beharrekoa gehiago da, ondo egindakoa baino, baina aukera honi esker zeregin horietan aurrera egingo dudala pentsatzen dut.

lunes, 17 de octubre de 2011

Adimen Emozionala

Hemen duzue, adimen emozionalari buruzko sarreratxo bat eta laster albiste osoa eskegiko dugu.

Betidanik erlazionatu egin ditugu emaitz akademikoak, adimenarekin, baina gaur egun bai zientzialariek eta bai psikologoek, garrantzi gehiago ematen diote adimen sozialari, adimen arrazionalari baino;hau da, egoera sozialak ulertzeko eta bakoitzak bere burua arrakastarekin gestionatzeko gaitasuna askoz garrantzitsuagoa da, emaitz akademiko onak izatea baino. Adimen sozialaren atalik garrantzitsuenetariko bat adimen emozionala da,hau, emozioak nabaritzeko, adierazteko, ulertzeko eta erregulatzeko gaitasuna da. Emozionalki adimentsuak diren pertsonak bere buruaz kontzienteak dira, bere emozioak maneiatu ditzakete, depresioetan, haserrean,...erori gabe. Sentimenduekin harreman jarri daitezke edo sentimenduak sortu ditzakete, norberaren edo beste pertsona baten ulermena errazteko. Beraien enpatiari esker beste pertsonen emozioak irakur eta maneiatu ditzakete, gatazkak ekiditzeko. Beraz, esan dezakegu, emozionalki adimentsuak direla eta horregaitik normalean, beraien ikasketa profesionaletan, beraien senar-emazte erlazioetan eta guraso moduan arrakasta dute.

jueves, 13 de octubre de 2011

Konstituzionalak debekatu egin du, gurasoek umeak etxean heztea.

Tribunal Konstituzionalak debekatu egin dio, Senar-emazte batzuei etxean bere haurrak heztea. Gurasoek ziotenaren arabera, adingabekoek etxean hezkuntza hobeago bat izan zezaketela eskolan baino. Tribunalak ordea,  hezkuntza eskubidea, eskolatzearekin estu lotuta dagoenaren ideia sostengatzen du, etxean hezteko eskubidea debekatuz.

Sententziaren arabera, konstituzioak ez du  debekatzen legegileak hezkuntza sistema zehatz eta derrigorrezko bat ezartzea.Hezkuntza prozesu luze bat da, iraupen mugatukoa,eskolaratzea eskatzen duena, eta eskolaz kanpo ikastearen aukera guztiz baztertua gelditzen da.
Malagako guraso batzuk argudiatzen zutenez euren  adin gutxiko seme-alabek etxean  eskolan  baino edukazio hobeagoa jasotzen zuten, hauek bost hizkuntza hitz egiten zituztelako eta musika,gaztelania,zientziak,matematikak eta hezkuntza etiko nahiko osatua jasotzen zituztelako.
Auzitegi konstituzionalaren ustez, onartezina da guraso batzuk derrigorrezko  hezkuntza sistema ez den gainerako bat  hauen seme alabei ezartzea. Konstituzioak hezkuntzaren askatasunaz hitz egiten duenean, ez du eskolan edo etxean heztearen aukerari buruz hitz egiten baizik eta eskolaz kanpo hezkuntzarekin jarraitzeari buruz hitz egiten du. Legegileak gogoratzen duen bezala, jadanik konponduta zuen, eskolaratze derrigorrezkoaren arazoa, Hezkuntzaren Kalitatearen Lege Organikoaren bidez. Bertan esaten zuen eskola doanekoa eta derrigorrezkoa izan behar zela 6 eta 16 urte bitartean, baina hala ere Tribunal Konstituzionalak planteatzen ari da, hezkuntza sistema malguagoa izateko zenbait lege ezartzea, batez ere oinarrizko irakaskuntzan.

Orokorrean ados egon gaitezke, haurrak eskolan heztearen ideiarekin, baina  kasuz kasu aztertuz, gure iritzia aldatu egiten da, izan ere, Malagako familia honek erakutsi duen moduan, haurrak etxean primeran hezitu daitezke. Jadanik beraien seme-alabek bost hizkuntza,  musika, gaztelania, zientziak eta hezkuntza etikoak menperatzen zituzten, hamasei urte bete baino lehenago; beraz, ikastetxean ikasiko luketena baino askoz gehiago irakatsi dizkiete beraien gurasoek.
Hori dela eta, uste dugu, TK-koek , indibidualki tratatu beharko luketela kasu bakoitza eta horren jarraipen bat egin ondoren, erabaki beharko luketela ume horiek eskolaratzea  edo ez. Horrez gain, Konstituzioaren zenbait atal aldatu beharko lituzketela pentsatzen dugu, bertan idatzita dagoena nahasteak eta gaizki-ulertuak eragin ditzakeelako.

lunes, 10 de octubre de 2011

Koreako ikasleak, ¿Zergatik jango dute mundua?


Hego Koreako nerabeek egunero 6-7 ordu ematen dituzte eskolan eta horri gitarrako klaseak, akademia pribatuak, etxeko lanak eta beste hainbat betebehar gehitu gabe. So-jung Kim ez da salbuespena. Bere ustez gogorra da Hego Korean nerabea izatea, bere etorkizuna jokatzen ari baitira adin horretako gazte guztiak. So-jung Kim 15 urte ditu eta Seulen bizi da. Azkeneko PISA informean (OCDE herrialdeetako maila akademikoa konparatzen du matematikan, zientzian eta irakurketan) emaitzarik onenenak lortu zuten Hego Koreako belaunaldikoa da. Beraz, Finlandia lehen postutik kenduta, herrialde honen hezkuntza sistema eredu arrakastatsuena da mundu osoan. Hego-korearren %98-a bigarren hezkuntza amaitu eta % 60-a unibertsitate titulu bat lortzen du. 50 ordu ikasten dute astero, beste herrialdeak baino
 16 gehiago, baina OCDE-ko estres mailarik altuena dute. Gainera, beren zoriontasun maila txikiena da.

Hego Korea atzerrira ikasle gehien ikastera bidaltzen dituen  estatua da, gainera AEB-ko unibertsitate ospetsuenetan  hauta probetan aukeratuak izateko lehenengo postuetan daude. Baina ikasleak Harvard edo Yale bezalako unibertsitateetan sartzea lortu dutenean behea jotzen dute. Dirudienez  hain beste esfortzu egin ondoren , kanpuseko askatasunak ikasleak gehiegi lasaitu egiten ditu. Gainera ikasleak diziplinatuak, manakorrak eta inor baino hobeto  memorizatu  arren, ez dira bereizten  egiten duten taldeko lanagatik eta  beraien ahalmen sortzaileagatik,ondorioz  bakandu egiten dira eta %44 porrot egiten du.
Finlandiarekin alderatuz, non klase orduak oso gutxi dira eta ia ez dituzte etxeko lanik, bakarrik gauza bat dute aman komunean eta da irakasleen kalitatea;beraz, maisua izan nahi duten umeen kopurua oso altua da Korean. Horrez gain, klaseetan masifikazioa eta eskolaz kanpoko ekintzengatik nekatuta dauden umeak dira nagusi.  Eskolara joateaz gain umeek pare bat akademia pribatuetara joaten dira, bere ikasketetan arrakasta bermatzeko eta azkenik unibertsitatera heldu ahal izateko. Lehen Korea herri txiro bat zen, baina hezkuntzan inbertitutakoari esker, bere garapena nabarmen hasi da azkeneko 60 urteetan, munduko hamabigarren potentzia ekonomikoa izatera pasatuz. Hala ere, gobernuak hezkuntzan egiten duen gastu publikoa ez da hain handia, bai ordea gurasoek egiten dutena, haiek beraien semeen arrakasta lortu nahi dutelako kosta ahala kosta.
Aditu batzuek diotenez hau guztia diziplinari ematen dioten garrantziaren  ondorioz gertatzen da. Hego Koreako irakasleentzat ez puntualak izatea eta etxeko lanak ez egitea falta oso larriak dira eta batzuetan zartadekin konpontzen dituzte. Beste alde batetik sozializazioa denbora galtzea dela  kontsideratzen dute eta eskola askotan  ezkongai-.harremanak zentzuratuak izaten dira. Beraien eguneroko bizitza dela eta sei ume bakoitzeko 5 ez dira zoriontsuak.